Gizartea -

Indarkeria matxista

28 eta 30 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita

Lehenengoa igandean atxilotu zuten Santa Luzia auzoan, 26 urteko bikotekideari eztabaida batean eraso egitea leporatuta. Bigarrena larunbatean atxilotu zuten, Sansomendi auzoan.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 28 eta 30 urteko bi gizon atxilotu ditu asteburuan, bikotekideei eraso egitea leporatuta.

Udaltzaingoak astelehen honetan jakitera eman duenez, 28 urteko gizonezkoa igande goizaldean atxilotu zuten Santa Luzia auzoan, 26 urteko bikotekideari eztabaida batean zehar eraso egitea egotzita.

Era berean, larunbatean 30 urteko gizona atxilotu zuten Sansomendi auzoko etxebizitza batean, eztabaida batean zehar bikotekideari eraso egitea egotzita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa