Gizartea -

KORONABIRUSA

Udalerri batzuk festak eta ekitaldiak bertan behera uzten hasi dira

Horrela, Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa. Era berean, Murgian jaiak ez ospatzea erabaki dute. Zer gertatuko da Urretxu-Zumarragan egiten den Santa Luzia azokarekin, Durangoko Azokarekin edo Bilboko eta Donostiako San Tomas azokekin?

Jon Iraola Eibarko alkatea. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Jon Iraola Eibarko alkatea. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Euskal Herriko zenbait herri jaiak eta ekitaldiak bertan behera uzten hasi dira

1:50

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren bilakaerari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak onartu duen azken aginduak bere lehen ondorioak izan ditu. Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa eta Murgian ere ez da festarik izango asteburuan. Gaur argitaratu da EAEko Aldizkari Ofizialean Osasun Sailaren azken agindua eta horren arabera, Eusko Jaurlaritzak udalen esku utzi du ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko eskumena.

Pandemiaren bilakaera ikusita eta Eusko Jaurlaritzaren aginduan egiten den eskariari jarraituz, Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa, zuhurtziagatik eta arduragatik. Udaletik jakinarazi dutenez, larunbateko ohiko azoka eta antolatutako kultur jarduerak bakarrik baimenduko dituzte, indarrean dauden osasun neurriak zorrotz jarraituz.  Gauzak horrela ez dira egingo Tolosako babarrunaren ekoizleen XXIX. lehiaketa eta ezta Tolosako babarrunaren lehiaketa gastronomikoa ere. Halaber, erantzukizunez eta arduraz jokatzeko deia egin die alkateak tolosarrei. 

Hauek dira Tolosako Udalak baimendu dituen kultur jarduerak: Nogen taldearen kontzertua azaroaren 19an, Leidorren; Santa Zezilia eguneko Musika Bandaren kalera, geldialdirik gabe egingo dena; eta Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa azaroaren 28an; Beotibar pilotalekuan.

Tolosa ez da asteburuko ekitaldiak bertan behera utzi dituen udalerri bakarra. Murgian, esaterako, jaiak ez ospatzea erabaki dute. Irailean egitekoak ziren, baina azarora atzeratu zituzten.

Murgia eta Tolosa bi adibide baino ez dira. Zer gertatuko da esaterako Urretxu-Zumarragan egiten den Santa Luzia azokarekin, Durangoko Azokarekin edo Bilboko eta Donostiako San Tomas azokekin? Orain, tokian tokiko udal gobernuak Osasun Sailaren agindu berriaren xehetasunak aztertzen ari dira udazkenean eta neguan aurreikusitako ekitaldiekin zer egin deliberatzeko. 

Egutegiari begiratuz gero, San Andres jaiak ate joka dituzte Eibarren. Jon Iraola alkateak "Egun on Euskadi" saioari azaldu dionez, jaiak ospatu ahal izatea da bere nahia, baina Eusko Jaurlaritzaren aginduaren xehetasunak irakurri zain daude.

Abenduaren 13an Santa Luzia eguneko azoka egin ohi dute Urretxu-Zumarragan. Oraindik ez dute behin-betiko erabakirik hartu eta bi udalak egoera aztertzen ari dira zer egin erabakitzeko. Dena dela, Mikel Serrano Zumarragako alkateak uste du ez duela zentzurik Santa Luzia azoka atzeratzeak.

Mikel Serrano, Zumarragako alkatea: "Herritarrak arduratuta daude. Egoera aztertzen ari gara"
Mikel Serrano, Zumarragako alkatea: "Herritarrak arduratuta daude. Egoera aztertzen ari gara"
Mikel Serrano, Zumarragako alkatea: "Herritarrak arduratuta daude. Egoera aztertzen ari gara"

8:0

San Tomas eguneko azokari buruz galdetuta, edozein eszenarioren aurrean hartu behar diren erabakiak hartzeko prest egon behar dela azpimarratu du Eneko Goia Donostiako alkateak. Horregatik, momentu bakoitzean moldatzeko gaitasuna izatea aldarrikatu du.

Bilboko San Tomas azoka egingo ote den galdetuta, orain ez dela erabakiak hartzeko momentua adierazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Dena den, azpimarratu du ez duela Udalak antolatzen eta espazio publikoa okupatzeko baimena eman besterik ez duela egiten. Dena dela, birusak hor jarraitzen duela eta arduraz jokatzeko deia egin du.

Aburtok gogorarazi duenez, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak urriaren 21ean sinatutako aginduaren arabera, "maskara janztea nahitaezkoa da barrualdeetan", baita 1,5 metroko distantzia errespetatzen ez den hiriguneetan ere.

Durangon, bestalde, abenduaren 3an hastekoa den Durangoko Azokari buruzko azalpenak astelehenean dituzte ematekoak antolatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Donostia albisteak San Tomas azoka Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eibar Tolosa albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Zumarraga albisteak Albisteak Urretxu albisteak Negua albisteak Udazkena Koronabirusaren Eris aldaera gaur Azokak Osasun-larrialdi egoera amaitu da