Gizartea -

Iskanbila

Israeleko 'Big Brother' ikertuko dute lehiakideei drogak emateagatik

Lehiakideek gehiago aguantatu ezin zutela esan eta saioa uzteko asmoa agertzen zutenean, psikiatrarengana eramaten zituzten "botikak har ditzaten", Yediot Aharonot egunkariaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israeleko "Big Brother" telebista saioa hizpide izango dute datorren astean Kneset Israeleko Parlamentuan, egunkari batek zenbait lehiakideri drogak eman zizkietela salatu ostean. Horrez gain, Irrati eta Telebistako Agintepetzak batzorde berezia sortuko du saioan gertatutakoa argitzeko.

Albistea Yediot Aharonot egunkariarekin batera argitaratzen duten aisialdirako gehigarriaren azalean ateratzen da, eta duela egun batzuk zenbait lehiakidek egindako salaketetan oinarrituta dago.

"Gure garunarekin jokatu zuten", esan du lehiakide batek aitorlekuan sartzean ematen zizkieten botiken inguruan hitz egitean.

Baina gehiago ezin zutela aguantatu esan eta saioa uzteko asmoa agertzen zutenean, "Big Brother"eko arduradunek psikiatra batengana bidaltzen zituzten eta psikiatra horrek "botikak hartu behar zituztela erabakitzen zuen", egunkariaren arabera.

"Han ikusi zenutena drogatutako pertsona bat zen, kartzela batean sartuta eta nolako jarrera agertu behar zuten esaten ziotena", adierazi du Saar Sheinfein bigarren denboraldiko lehiakideak. Shenfeini muturreko kasuetarako botikak eman zizkioten.

Botiketarako oniritzia

Beste lehiakide batzuek esandakoaren arabera, kontratu bat sinatzera behartu zituzten psikiatrak emandako pirulak hartuko zituztela esanda. Psikiatra hori ezaguna da Israelen pertsona famatuak artatzeagatik. Iaz bestelako iskanbila batean ere nahastuta izan zen.

Israeleko Irratiaren eta Telebistaren Agintaritzak espedientea ireki dio 'Big Brother' saioko ekoizleei ustezko irregulartasunengatik eta etika-kodea urratzeagatik. Ekoizleek salaketa guztiak ukatu zituzte.

Israeleko "Big Brother" telebista saioa hizpide izango dute datorren astean Kneset Israeleko Parlamentuan, egunkari batek zenbait lehiakideri drogak eman zizkietela salatu ostean. Horrez gain, Irrati eta Telebistako Agintepetzak batzorde berezia sortuko du saioan gertatutakoa argitzeko.Albistea Yediot Aharonot egunkariarekin batera argitaratzen duten aisialdirako gehigarriaren azalean ateratzen da, eta duela egun batzuk zenbait lehiakidek egindako salaketetan oinarrituta dago. "Gure garunarekin jokatu zuten", esan du lehiakide batek aitorlekuan sartzean ematen zizkieten botiken inguruan hitz egitean. Baina gehiago ezin zutela aguantatu esan eta saioa uzteko asmoa agertzen zutenean, "Big Brother"eko arduradunek psikiatra batengana bidaltzen zituzten eta psikiatra horrek "botikak hartu behar zituztela erabakitzen zuen", egunkariaren arabera. "Han ikusi zenutena drogatutako pertsona bat zen, kartzela batean sartuta eta nolako jarrera agertu behar zuten esaten ziotena", adierazi du Saar Sheinfein bigarren denboraldiko lehiakideak. Shenfeini muturreko kasuetarako botikak eman zizkioten. Botiketarako oniritziaBeste lehiakide batzuek esandakoaren arabera, kontratu bat sinatzera behartu zituzten psikiatrak emandako pirulak hartuko zituztela esanda. Psikiatra hori ezaguna da Israelen pertsona famatuak artatzeagatik. Iaz bestelako iskanbila batean ere nahastuta izan zen. Israeleko Irratiaren eta Telebistaren Agintaritzak espedientea ireki dio 'Big Brother' saioko ekoizleei ustezko irregulartasunengatik eta etika-kodea urratzeagatik. Ekoizleek salaketa guztiak ukatu zituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Drogak argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Telebista saioak Israel Ekialde Hurbila