Itxi

2021/11/18

21:24

Gizartea

Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak covid pasaportea ezarri nahi du jatetxeetan, pubetan eta diskoteketan sartzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ostalariek, berriz, bi baldintza jarri dituzte Gobernuarekin egin duten bileran: neurri hori 50 plazatik gorako jatetxeetan soilik ezartzea eta diskoteketan 24:00etatik aurrera eskatzea. Halaber, ziurtagiria konprobatzeko aplikazio bat sortzea galdegin dute.

  • Tabernak Iruñeko Alde Zaharrean. Artxiboko argazkia: EFE

    Tabernak Iruñeko Alde Zaharrean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pandemiaren hedapena gelditzeko asmoz, jatetxeetan eta gaueko aisialdiko establezimenduetan sartzeko covid ziurtagiri digitala erakustea derrigorrezkoa izatea nahi du Nafarroako Gobernuak, eta gaur ostalarien ordezkariekin bildu da bere asmoen berri emateko.  

Litekeena da Maria Chiviteren Gobernuak ostiral honetan bertan jotzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira neurri hori indarrean jarri ahal izateko baimena lortzeko.  

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Nola lortu dezaket covid ziurtagiri digitala?

Nacho Calvo Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko idazkari nagusiak azaldu duenez, ostalarien sektorea Gobernuarekin elkarlanean aritzeko prest agertu da, baina neurri hori ezarri aurretik zenbait aldaketa egiteko eskatu dute.

Hasteko, covid osasun agiria 50 pertsona baino gehiagorentzat tokia duten jatetxeetan soilik eskatu beharko litzatekeela adierazi dute, eta diskoteken kasuan, 24:00etatik aurrera, eta ez 22:00etatik aurrera, Eusko Jaurlaritzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin nahi duen moduan.

Calvok zehaztu duenez, neurri horrek ez du eraginik izango zerbitzua egunez ematen duten tabernetan.

Halaber, ziurtagiria konprobatzeko prozesua erraztuko duen aplikazio bat sortzeko galdegin dute, Katalunian egin duten bezala.

Bestalde, legedia aldatzea proposatu dute, langileei txertoa jartzeko exijitu ahal izateko. "Bezero bati txertoa jarrita izatea exijitzen badiogu, ez da logikoa langile bati gauza bera ez eskatzea", erantsi du.

Nafarroako Gobernuak asteak daramatza covid ziurtagiri digitala derrigortzeko aukera aztertzen eta ematen du ostiral honetan joko duela Auzitegi Nagusira neurria ezartzeko babes juridikoaren bila.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;