Itxi

2021/11/19

17:40

Gizartea

Koronabirusa

Nafarroak covid-19 ziurtagiria ezartzeko baimena eskatuko du datorren astean

agenTZIAK | eitb media

Auzitegiaren oniritzia jasoz gero, 50 pertsonako edukieratik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan, kafe-ikuskizun lizentzia dutenetan eta lizentzia berezia duten tabernetan eskatuko dute.

  • COVID-19 ziurtagiria. Argazkia: EiTB

    COVID-19 ziurtagiria. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak covid-19 ziurtagiria ezartzeko baimena eskatuko dio datorren astean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari, eta neurria onartuz gero, azaroaren 27an sartuko da indarrean hori eskatzeko ahalmena ostalaritzarekin eta jendetza elkartzen den lekuekin lotutako eremu publikoetan.

Auzitegiaren oniritzia jasoz gero, eskatu egingo dute 50 pertsonako edukieratik gora duten jatetxeetan edo errestaurazio zerbitzua eskaintzen den lekuetan, dantzalekuetan, kafe-ikuskizun lizentzia dutenetan. Azken horien kasuan, 00:00etatik aurrera eskatu ahal izango dute.

Era berean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, barrualdeetan egiten diren ekitaldi jendetsuetan, janaria edo edaria eskaintzen bada, dokumentua eskatuko dute.

Neurria onartzen badute, azaroaren 27tik 2022ko urtarrilaren 6ra egongo da indarrean, biak barne.

Foru Gobernuak azpimarratu du covid-19 pasaportea birusaren intzidentzia eta kutsatzeak ugaritzen ari diren une batean jarriko litzatekeela martxan (304 kasu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan, eta 200 kasu 100.000 biztanleko azken 7 egunetan).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;