Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Espetxera bidali dituzte Araban adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako bi gizonezkoak

Ustezko erasotzaileak eta adingabea senideak omen dira. Dirudienez, sexu-abusuak "hilabetez" luzatu ziren.

Zaballako espetxearen artxiboko irudietako bat. Argazkia: EITB Media
Zaballako espetxearen artxiboko irudietako bat. Argazkia: EITB Media
Zaballako espetxearen artxiboko irudietako bat. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta ostiralean Araban atxilotutako bi gizonezko espetxera bidali dituzte. Bi ustezko erasotzaileak eta adingabea senideak omen dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, atxiloketa ostiral honetan jazo da. Atxilotuak 30 eta 39 urteko gizon bi dira, eta adingabe bati egindako sexu-erasoa egotzi diete. Epailearen aurretik igaro ostean, Gasteizen, kartzelan sartu dituzte igande honetan.

Biktima adingabea denez, Ertzaintzak ez du ikerketaren datu gehiago jakitera eman. El Correok argitaratu duenez, adingabearen osaba eta aitaorde dira atxilotuak.

Kazeta horren arabera, adingabea eta haren ama Ertzain-etxean azaldu ziren ostiralean. Hasiera batean, emakumeak bere bikotekidea salatu zuen haren alabaren aurkako sexu-erasoagatik baina, azkenean, ertzainei galderei erantzunda, adingabeak aitortu zuen bere osabak ere sexu-abusuak egin zizkiola. Dirudienez, sexu-erasoak "hilabetez" luzatu ziren.

Adingabeari mediku-azterketa egin zioten ospitalean, eta ondoren Ertzaintzak bi gizonezkoak atxilotu zituen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Espetxeak Sexu erasoak