Gizartea -

Indarkeria matxista

Eudelek indarkeria bikarioa ardatz izango du A25eko adierazpenean

Euskadiko Udalen Elkarteak azaldu duenez, indarkeria bikarioa "ez dira gertakari bakan batzuk, ikuspuntu feminista batetik heldu beharreko egiturazko desberdintasun egoera bat baizik".

Indarkeria bikarioa, hau da, amari seme-alaben bidez egiten zaion kaltea. Irudia: EiTB Media
Indarkeria bikarioa, hau da, amari seme-alaben bidez egiten zaion kaltea. Irudia: EiTB Media
Indarkeria bikarioa, hau da, amari seme-alaben bidez egiten zaion kaltea. Irudia: EiTB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Egunaren adierazpenean indarkeria bikarioa ardatz izango du Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel), hau da, amari seme-alaben bidez egiten zaion kaltea.

Eudelek prestatutako adierazpena Euskadiko udal guztientzako eredu izango da. Elkarteak azaldu duenez, indarkeria bikarioa "ez dira gertakari bakan batzuk, ikuspuntu feminista batetik heldu beharreko egiturazko desberdintasun egoera bat baizik".

Horregatik, azaroaren 25ean indarkeria bikarioa ezagutzera emateko konpromisoa hartu dute udalek. "Egoki artatuz zein lankidetza eta arreta protokoloetan indarkeria matxistaren biktima adingabeak kontuan hartuz", azpimarratu du Eudelek.

Udal zerbitzuen bidez indarkeria matxistaren biktima adingabeak antzeman eta goiz artatzeko prozesuak hobetzea nahi du Eudelek, baita biktima adingabeen babesa ere, "ikuspegi feministako marko integral eta holistiko batean".

Emakumeak artatzea, "prozedura judizialean duten inplikazio eta lankidetza maila kontuan hartu barik", eta tokiko administrazioaren langileak berdintasunean trebatzeko asmoa azalduko dute adierazpenean.

Azkenik, Eudelek eta udalek lanean jarraituko dute, "berdintasunaren aldeko eta emakumeen eta haien seme-alaben indarkeriaren aurkako herri itun bat adosteko; herritar guztien jarrera aktiboa behar dugulako, indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa EUDEL