Gizartea -
GASTRONOMIA
Zaldiaran, Etxebarri eta Zuberoa dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jatetxe onenak, Macarfi gidaren arabera
Gastronomoen, kazetarien eta sukaldarien iritziak oinarri hartuta egiten den Macarfi gida gastronomikoaren edizio berri honetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar jatetxe onenen zerrenda egin dute lehen aldiz.
AGENTZIAK | EITB Media
Macarfi gida gastronomikoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar jatetxe onenen zerrenda egin du lehen aldiz, eta Zaldiaran, Etxebarri eta Zuberoa ageri dira bakoitza bere lurraldeko jatetxe onenen zerrendako lehen postuan.
Gastronomoen, kazetarien eta sukaldarien iritziak oinarri hartuta egiten den Macarfi gida gastronomikoaren edizio berri honetan, Bartzelonako eta Madrilgo jatetxe onenak ez ezik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar jatetxe onenak ere nabarmendu dituzte.
Macarfi gida 2014an sortu zuten, eta Bartzelonako eta Madrilgo hamar jatetxe onenak bildu izan ditu orain arte.
2022ko jatetxeen gida atzo aurkeztu dute Bilbon, bart egin den gala batean.
Macarfi gidaren arabera, hauek ageri dira Bizkaiko hamar jatetxe onenen zerrendan: Etxebarri, Azurmendi, Atelier Etxanobe, Porrue, Mina, Zapirain, Kuma, Zarate, Nerua Guggenheim Bilbao eta Aizian Hotel Melia.
Gipuzkoan, ondorengoa da hamar onenen zerrenda: Zuberoa, Elkano, Arzak, Akelarre, Martin Berasategui, Mugaritz, Rekondo, Narru, Landa eta Bedua.
Azkenik, Araban, hauek ageri dira Zaldiaran jatetxearen atzetik: Marques de Riscal, The Bost, Kea Basque Fine Food, Sagartoki, Mano Lenta, Arrea!, El Clarete, Kromatiko eta Sukalki.