Gizartea -
Iruñean
Yanelaren hilketa: Epaiketa epaimahaiarekin hastea agindu dute
Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko Iruñeko epaitegiak 2011ko apirilaren 3an, San Kristobal mendira sartzeko errepidean, izan ziren gertakizunen inguruko instrukzioa amaitu du.
Erredakzioa
Iruñeko Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak gaur amaitu du instrukzioa eta Edgar Ruben G.ri, Yanela Zaruma hiltzea leporatu zitzaion gizonezkoari epaimaiharekin epaiketa hastea agindu du. Gertakizunak 2011ko apirilean izan ziren San Kristobal mendirako sarbidean, Iruñetik gertu.
Auto horretan bertan aldi baterako eta fidantzarik gabeko espetxealdia mantentzea ezarri dute akusatuarentzat. Erailketa delitua leporatu diote lekuaz eta denboraz aprobetxatzeagatik larriagotuta, eta ahaidetasunagatik.
1.181.40, 83 euroko fidantza bat ere ordaindu beharko du akusatuak, biktimarekin batera izandako haurrari eta biktimaren gurasoei eragindako kalte-galerei aurre egiteko. Gertakizunak izan ziren garaian gurasoekin bizi zen emakumea.
Gertakizunak apirilean izan ziren, 14:00etan, autoaren arabera, akusatua biktimarekin batera jatera joan zen Berriozarreko (Nafarroa) jatetxe batera, bertan edan zuten "edari alkoholdun bakarra" garagardoa izan zen, San Kristobal mendira bideratu baino lehen, "biek adostuta".
Errepidean akusatuak autoa gelditu zuen eta emakumearekin sexu-harremanak izan zituen, orduan hark 22 urte zituen.
Ondoren, biek eztabaida bat izan zuten eta akusatuak bikotekide ohiari lepoa eskuekin estututa, hark konortea galdu zuen. Soka batekin edo beste objektu batekin, haren atzean jarri zen eta ito egin zuen.
Apirilaren 4an, 01:00etan, gizonezkoak Yamela Zarumaren gorpua Beiainera eraman zuen, eta hango La Morea Balsara bota zuen; bertan aurkitu zuten zazpi ordu geroago.
Iruñeko Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak gaur amaitu du instrukzioa eta Edgar Ruben G.ri, Yanela Zaruma hiltzea leporatu zitzaion gizonezkoari epaimaiharekin epaiketa hastea agindu du. Gertakizunak 2011ko apirilean izan ziren San Kristobal mendirako sarbidean, Iruñetik gertu. Auto horretan bertan aldi baterako eta fidantzarik gabeko espetxealdia mantentzea ezarri dute akusatuarentzat. Erailketa delitua leporatu diote lekuaz eta denboraz aprobetxatzeagatik larriagotuta, eta ahaidetasunagatik. 1.181.40, 83 euroko fidantza bat ere ordaindu beharko du akusatuak, biktimarekin batera izandako haurrari eta biktimaren gurasoei eragindako kalte-galerei aurre egiteko. Gertakizunak izan ziren garaian gurasoekin bizi zen emakumea. Gertakizunak apirilean izan ziren, 14:00etan, autoaren arabera, akusatua biktimarekin batera jatera joan zen Berriozarreko (Nafarroa) jatetxe batera, bertan edan zuten "edari alkoholdun bakarra" garagardoa izan zen, San Kristobal mendira bideratu baino lehen, "biek adostuta". Errepidean akusatuak autoa gelditu zuen eta emakumearekin sexu-harremanak izan zituen, orduan hark 22 urte zituen. Ondoren, biek eztabaida bat izan zuten eta akusatuak bikotekide ohiari lepoa eskuekin estututa, hark konortea galdu zuen. Soka batekin edo beste objektu batekin, haren atzean jarri zen eta ito egin zuen.Apirilaren 4an, 01:00etan, gizonezkoak Yamela Zarumaren gorpua Beiainera eraman zuen, eta hango La Morea Balsara bota zuen; bertan aurkitu zuten zazpi ordu geroago.