Gizartea -

Denboralea

Uholdeak Nafarroan, Ipar Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Araban; Bizkaia, ostera, normaltasunerako bidean

Denboralearen ondorioz, urak hainbat kale eta errepide hartu ditu eta zenbait ibaik gainezka egin dute Foru Erkidegoan, Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan; Araban ere izan dira arazoak.

Hainbat iruindar, Arrotxapean, Arga ibaiaren ondoan. Argazkia: EFE.
Hainbat iruindar, Arrotxapean, Arga ibaiaren ondoan
Atarrabiako uholdeen aireko irudiak

0:34

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herrian azken orduetan izandako uholdeen ondorioz, urak hainbat kale eta errepide hartu ditu eta zenbait ibaik gainezka egin dute Nafarroan, Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan, eta Araban izan dira arazoak. Bizkaian, aldiz, egoera normaltasunerako bidean da.

Lurraldeka, Nafarroan, ibaien ur-goraldiak uholdeak eragin ditu iparraldean eta Iruñerrian, eta ostiraleko azken orduetan iritsiko da Foru Erkidegoko hegoaldera. Nafarroako Gobernua adi dago, eta Arga ibaia ari da sortzen kezkarik handiena, Faltzes, Funes eta Azkoienen izan lezakeen eraginagatik.

Atarrabiako uholdeen aireko irudiak
Atarrabiako uholdeen aireko irudiak
Atarrabiako uholdeen aireko irudiak

0:34

Ebro ibaiaren goraldia gauerdian gerta liteke, gauerditik aurrera. Egoera hori kontuan izanik, Tuterako Udalak uholdeen larrialdiko 1. maila aktibatu du; Udaltzaingoak gomendatu die ibaitik gertu bizi diren herritarrei, batez ere Iruñeko Pasealekuan eta Verjas gunean bizi direnei, autoak atera ditzatela.

Nafarroako iparraldean, Sunbillan, pertsona bat hil da, estalgune batean izandako luizi baten ondorioz; estalgunea ibilgailu baten gainean jausi da, eta ibilgailuaren barruan zegoen hildakoa, 49 urteko emakume bat.

Iruñean, Argak azken bi hamarkadetako goraldirik handiena izan du. Uholdeen eraginez, zenbait kale eta gune itxi behar izan dituzte, urak hartuta. Udaltzainek 23 lagun erreskatatu behar izan dituzte goizean, zazpi esku-hartze gauzatuta; bereziki, Arrotxapean egin dituzte, baina egoera hori bera Atarrabian eta Burlatan ere jazo da.

Arga ibaiak azken bi hamarkadetan izan duen goraldirik handiena da gaurkoa
Arga ibaiak azken bi hamarkadetan izan duen goraldirik handiena da gaurkoa
Arga ibaiak azken bi hamarkadetan izan duen goraldirik handiena da gaurkoa

1:02

Egoera lasaitu da pixka bat Iruñean, baina oraindik kale batzuk itxita daude. Goraldiak ondorengo udalerrietan ere nabaritu dute: Arruazun, Donezteben, Olaben, Urrotzen, Iberon, Beran, Arazurin, Etxaurin eta Nabaskozen.

Ipar Euskal Herrian ere izan da egun korapilatsua. Urdazuri ibaia gainezkatu da Senpere eta Azkaine artean, eta Bidasoa Biriatun. Egoera, goizak aurrera egin ahala, apur bat baretu da, baina ez Baionan; bertan, Errobik, itsasgora izan denean, gainezka egin du.

Egoera zaila Ipar Euskal Herrian, Errobi, Urdazuri eta Uhaitza ibaien pasabidean
Egoera zaila Ipar Euskal Herrian, Errobi, Urdazuri eta Uhaitza ibaien pasabidean
Egoera zaila Ipar Euskal Herrian, Errobi, Urdazuri eta Uhaitza ibaien pasabidean

1:26

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan alarma gorria dago deituta, euriteengatik eta uholdeengatik, eta Baionan A-63 autobidea itxita dago, Landetarako noranzkoan. Kamioiak ezin dira zeharkatu Lapurdiren eta Gipuzkoaren arteko muga Biriatun.

EAEn, Gipuzkoa larunbateko 9:00etara arte izango da alerta laranjan; Araban eta Bizkaian, ordu horretara arte, abisu horiak izango dira indarrean. Ibaien egoera ikusita, eta kontuan izanik prezipitazioak daudela iragarrita, uholdeak egoteko arriskuak bere horretan jarraituko du Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Ostiraleko unerik zailena 21:45 aldera izango da, eguneko bigarren itsasgorarekin batera.

Gipuzkoan, euriteek eta ibaien goraldiak eragin handia izan dute. Irunen, Behobian, urek etxebizitza eta denda batzuk hartu ditu, eta Mendaron, ospitalea isolatuta geratu da; osasun-jarduera, baina, normaltasunez ari dira gauzatzen bertan, Osakidetzak jakitera eman duenez, kanpoko kontsulta gutxi batzuk izan ezik.

Mendarorako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduetako euriteen ondorioz
Mendarorako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduetako euriteen ondorioz
Mendarorako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduetako euriteen ondorioz

0:57

Arestian esan dugunez, Irunen, Behobia auzian izan dira arazorik handienak, Bidasoak goizaldean gainezka eginda, bereziki Mendipen; ibai horren maila behera doa. Gainera, Bidaurre-Ureder industrialdean, zuhaitz batzuk erori dira.

Mendaron, ospitalerako sarbideez gain, Garagartza auzoak jasan ditu kalterik handienak; bertan, urak etxebizitza batzuetako behealdeetan sartu da.

Eibarren hainbat gertakari izan dira errepideetan, tartean saihesbidean; Matsaria eta Asua-Erreka parean itxi dute, luiziak izan direlako.

Andoianen ere izan dute euriteek eragina, eta Donostian bertan ere nabaritu dituzte denboralearen ondorioak; Josean Gasca kiroldegiaren gainean zuhaitz bat jausi da, eta Okendotegin uholdeak izan dira, ubidea gainezkatuta, honelako egoeretan gertu ohi denez.

Hori dela eta, Gipuzkoako Aldundiak erabaki du eskola-korola bertan behera uztea larunbatean; ildo horretan bertan, Arabako Aldundiak ere utzi ditu bertan behera eskola-kirolako ekitaldi guztiak, asteburu osoan.

Oria, Deba, Urumea eta Bidasoa ibaietako arroak alerta gorrian izan dira puntu batzuetan, baina gerora, eguerditik Aurrera, itsasbeherari esker, soilik Urumeak jarraitzen zuen maila gorrian, Ereñozun; gainerakoak maila laranjara jaitsiak dira.

EAEko edukiera-estazioetako datuei erreparatuta, Artzikutzako Eskasen jaso dituzte plubiometriarik altuena; azken 24 orduetan, metro koadroko 163,7 litro jaso ditu, horietako 36 ostiral honetan 10:00etara arte, Aldundiak emandako datuen arabera. Bizkaian ere jaso dituzte 100 litro baino gehiago, Urkiolan hain zuzen ere (100,2).

Araban, Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegiak % 94-95ean daude, eta Zadorra ibaira ohi baino ur gehiago husten hasiko dira ondorengo orduetan (segundoko 75 metro kubikotik, 135 metro kubikora); ondorioz, emaria askoz ere handiagoa izango da, eta horrek sei kontzejutan izango du eragina: Mendibilen, Arroiaben, Urbinan, Duran, Lukun eta Amaritan.

Urak Forondako aireportua hartu du, Zalla errekak gainezka egin eta gero
Urak Forondako aireportua hartu du, Zalla errekak gainezka egin eta gero
Urak Forondako aireportua hartu du, Zalla errekak gainezka egin eta gero

1:02

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azaldu duenez, Zadorra ibaiak Gasteizen ere izango du eragina, urtegia hustuta; azken bi egunetan ere uholdeak izan dira ibaitik gertuko udalerri eta auzo batzuetan. Aztegieta kontzejuan, hogei bat lagun etxetik atera behar izan dituzte.

Errepideetan ere, arazoak

Bizkaian, euriak etenaldia izan du goizean; horregatik, A-68a berriro ireki ahal izan dute, gauean zehar Bizkaiko errepideetan izandako arazorik handiena izan ostean. Hala ere, BI-633 errepidea itxita dago Mallabian, Trabakua mendatean, bi noranzkoetan: luizia izan da, eta aurreikuspena da bi aste barru konponduta egotea. Araban, N-622 errepidea, Gasteizen, N-1 errepidearekin dituen loturetan, itxita dago, bi norabideetan, Zadorra gainezkatuta.

Trabakuako errepidea itxita dagoen bitartean, Durangoren eta Markinaren eta Ondarroaren arteko lotura autobideaz egin beharko da, Ermuraino ala Ermutik.

Bigarren mailako errepide-sarean hainbat gertakari izan dira. GI-627 errepidea ere dago itxita, Eibartik Soraluzeraino, Aretxabaletan eta Maltzagan, luiziak izan baitira; AP-8an pasabidea bideratu dute Eibartik Mendarora, beste luizi batengatik.

Guztira, ostiral arratsaldean, Ertzaintzak 67 esku-hartze zituen zabalik zirkulazioarekin lotuta, ur-putzuengatik, luiziengatik, zuhaitzak erori direlako edo ibairen bat gainezkatzeagatik.

Horrez gain, Beasain eta Brinkola arteko tren-zirkulazioak etenda jarraitzen du, eta Adifeko beharginak lanean daude, ostegunean luizi batek eragindako kalteengatik. Renfe, kalteak dituen tarteetan, autobusak ari da eskaintzen.

Euriteengatik eragindako alertez gain, beste abisu hori bat dago indarrean, nabigaziorako, larunbateko 9:00etara arte; izan ere, 4 metrorainoko olatuak daude iragarrita, baina gerora txikiagoak izango dira, 3-3,5 metrokoak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Iruñeko argazkiak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Alerta meteorologikoak argazkiak Baionako albisteak Maule bideoak Donibane Garazi albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Uholdeak bideoak Zuberoa azken ordukoa Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko berriak