Gizartea -

KORONABIRUSA

Gasteizko Udalak bertan behera utzi du Gabonetako Haur Parkea

Gasteizen abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egitekoa zen Gabonetako Haur Parkea. Udala datorren urteko udaberrira atzeratzeko aukera aztertzen ari da, baldin eta egoera epidemiologikoak ahalbidetzen badu.

Eguberrietako Haur Parkea Iradier Arenan. Argazkia: Gasteizko Udala
Eguberrietako Haur Parkea Iradier Arenan
Eguberrietako Haur Parkea Iradier Arenan. Argazkia: Gasteizko Udala

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak bertan behera utzi du abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egitekoa zen Gabonetako Haur Parkea, pandemiaren bilakaerak okerrera egin ostean.

Udaberrira atzeratzeko aukera aztertzen ari da Udala, baldin eta egoera epidemiologikoak ahalbidetzen badu.

Gaboneko Haur Parkea Hegoalde Gizarte Etxean egitekoa zen, aurreko urteetan bezala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gabonak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Haurtzaroa albisteak