Gizartea -

gabonak

Bilboko Errege-opil Solidarioak 1.200 errazio banatuko ditu urtarrilaren 5ean, haurren pobreziaren aurka

Errazioen banaketa Bilboko Plaza Berrian izango da eramateko pack batean, eta "osasun-neurri zorrotzak betez".

Iazko Bilboko Errege-opil Solidarioa. Artxiboko argazkia: EFE
Iazko Bilboko Errege-opil Solidarioa. Artxiboko argazkia: EFE
Iazko Bilboko Errege-opil Solidarioa. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko XVIII Errege-opil Solidarioak 1.200 errazio solidario banatuko ditu urtarrilaren 5ean Plaza Berrian, pandemia garaian bazterketa- eta pobrezia-egoeren inguruan sentsibilizatzeko, eta "zaurgarritasun-egoeran dauden adingabekoei aukerak eta baliabideak errazteko".

Caritas Bizkaiak jarri du abian opil solidarioa, Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearekin batera. Bizkaiko Okindegien Elkarteak prestatu du 300 kilotik gorako gozoa.

Ekitaldiaren antolatzaileek adierazi dutenez, "osasun-neurri zorrotzak betez", edizio hau Bilboko Plaza Berrian garatuko da eramateko formatu pean eta, iazko esperientzia kontuan hartuta, opil eta txokolate errazioak ontzi birziklagarrietan banatuko dituzte, pilaketak ekiditeko eta ondorengo kontsumoa errazteko.

Caritas Bizkaiatik gogorarazi dutenez, pobrezia larria hazi egin da eta 130.000 pertsona baino gehiagori eragiten die egun Euskadin. Era berean, azpimarratu dute pandemia "ondorio asko" uzten ari dela, "osasunekoez gain, baita gizarte eta ekonomiakoak ere".

Errege-opil Solidarioaren ekimena 2005ean jarri zuen martxan Caritas Bizkaiak, haur eta gazteen bazterketaren eta pobreziaren aurka gizartea inplikatzeko. Egoera horiek sortzen dituzten kausen inguruan sentsibilizatzea eta adingabeen bizimodua hobetzeko garatzen dituzten proiektuetarako dirua biltzea du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon? Euskal herriak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gabonak 2023 Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak