Gizartea -

Koronabirusa

EMA: "Kontuz, txertaketa etengabeekin immunitate sistema gainase dezakegulako"

Hiru edo lau hilero dosi bat hartzea suposatzen duen txertaketa estrategia "kezkarekin" ikusten du erakundeak. Bestalde, oraingoz covid-19a gripea bezala kudeatzea baztertu du EMAk.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Kontuz, txertaketa etengabeekin immunitate sistema gainase dezakegulako", ohartarazi du Marco Cavalieri Europako Sendagaien Agentziako (EMA) Mehatxu Biologiko eta Txerto Estrategiaren buruzagiak. Era berean, biztanleriaren artean "nekea" eragin dezakeela esan du.

Immunodepresioren bat duten herritarrek salbu, hiru edo lau hilero dosi bat hartzea suposatzen duen txertaketa estrategia "kezkarekin" ikusten dutela adierazi du Cavalierik prentsaurrekoan.

"Oraindik laugarren dosi baten inguruko daturik ez dugu ikusi, eta datuak aztertzea nahiko genuke edozein gomendio eman baino lehen, baina aldi berean, epe laburrera txertaketa etengabe bat inplikatzen duen estrategia batekin nahiko kezkaturik gaude", azaldu du.

Nahiz eta hirugarren dosi bat ematea ulertu, "egoera epidemiologikoaren ondorioz", txertaketa "etengabea" errepikatzerik ez dagoela azpimarratu du Cavalierik.

"Denboran zehar babesa areagotzeko dosiak gehiago banantzen hastea hobe litzateke, neguarekin batera emateko, gripearekin egin bezala", proposatu du.

Bestalde, oraingoz covid-19a gripea bezala kudeatzea baztertu du Cavalierik.

"Epidemia bat bihurtzekotan dago, baina oraindik ez du estatus hori harrapatu. Omikronekin immunitate natural handiagoa izango da, txertaketarekin batera, ondorioz, epidemia agertoki baterantz azkarrago egingo dugu", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa