Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Sara Pinaren ustezko hiltzailea Tuterako Epaitegiaren esku uztea erabaki du Frantziak

Frantzian atxilotu zuten ostegunean, euroagindu bat betez. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek azaldu dutenez, ez dute zehaztu noiz espainiaratuko duten.

Foruzaingoa Tuteran hilik aurkitu zuten emakumearen etxeko atarian. Artxiboko irudia: EFE
Foruzaingoa Tuteran hilik aurkitu zuten emakumearen etxeko atarian. Artxiboko irudia: EFE
Foruzaingoa Tuteran hilik aurkitu zuten emakumearen etxeko atarian. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poitierseko (Frantzia) Apelazio Auzitegiak astearte honetan erabaki du ustez Sara Pina hil zuen gizona Tuterako Epaitegiaren esku uztea. Dena dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek azaldu dutenez, oraindik ez dute zehaztu noiz espainiaratuko duten.

Tuterako krimen matxistaren ustezko egilea Frantzian espetxeratu zuten ostegunean. Poitierseko Apelazio Auzitegiaren instrukzio aretoak euroagindua aztertuko zuela iragarri zuen, Espainiaratu ala ez erabakitzeko. Gaur jakin dugu, azkenean, Tuterako Epaitegiaren esku utziko dutela.

Tuterako epaile batek eskatu zuen 41 urteko gizona atxilotzeko; izan ere, zantzu batzuen arabera, hilaren 8a eta 9a bitartean, emaztea hil zuen, "hainbat labankada" emanez, eta, ondoren, Frantziara ihes egin zuen.

Susmagarria urtarrilaren 11n atxilotu zuten, Boisredon udalerriko zerbitzugune batean, Bordeletik gertu, jendarmeek haren autoa identifikatu ondoren.

Sara Pina (Tuteran bizi zen Cortesko 38 urteko irakaslea) indarkeria matxistaren lehen biktima da 2022an Euskal Herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Frantzia berriak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiketak