Gizartea -

Indarkeria matxista

Nafarroako Gobernua herri akusazioa izango da Sara Pinaren hilketaren inguruko epaiketan

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko 2015eko foru legea jarraituz hartu du erabakia. Krimenaren aurrean Foru Gobernuaren "gaitzespen eta errefusa sakonena", berretsi du Javier Remirezek.

UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: EFE
UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: EFE
UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernua herri akusazioa izango da Sara Pina Yereguiren krimen matxistaren inguruko epaiketan. Iragan astelehenean senarrak hil zuen Tuteran. Gizona asteartean atxilotu zuten, Frantzian.

Javier Remirez Nafarroako presidenteorde eta Barne kontseilariak erabakiaren berri eman du prentsaurrekoan, Foru Gobernuak bilera egin ondoren.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko 2015eko foru legearen 65.1 artikuluari jarraituz hartu dute erabakia. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak hilketa matxista izan dela baieztatu ondoren, Foru Exekutiboak erabakia hartu du.

Apirilaren 10eko 14/2015 foru legearen arabera, Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioak auzi penaletan herri akusazioa izateko aukera izango du emakumeen aurkako indarkeria kasu larrienetan edo hilketa matxistetan.

Krimenaren aurrean Foru Gobernuaren "gaitzespen eta errefusa sakonena" errepikatu du Remirezek. Era berean, "emakumeen aurkako indarkeria adierazpen guztiak", arbuiatu ditu presidenteordeak. Bestalde, "Foru Exekutiboaren konpromisoa irmoa", azaldu du, "emakumeen bizitza, askatasuna, duintasuna eta erabateko herritartasunaren aurkako indarkeriekin bukatzeko".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Matxismoa Feminismoa