Gizartea -

indarkeria matxista

Elkarretaratzea deitu dute Barakaldon, gizon batek bikotekide ohiari egindako erasoa salatzeko

Astelehenean salatuko dute erasoa, herriko Bide Onera Plazan 19:00etan izango den elkarretaratzean.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Artxiboko argazkia: EITB Media
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Artxiboko argazkia: EITB Media
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon asteburu honetan gizon batek bikotekide ohiari egindako erasoa salatuko dute astelehenean elkarretaratze batean, Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholku etxeak jakitera eman duenez.

Larunbatean izan zen erasoa, Barakaldoko etxebizitza batean. Lekuan bertan atxilotu zuten erasotzailea, genero indarkeria eta kondena urratzea egotzita, biktimarekiko urruntze agindua baitzuen.

Gizona aurretik ere atxilotu zuten arrazoi beragatik, eta epaileak kartzelara bidaltzea erabaki zuen, Udaltzaingoaren arabera.

Astelehenean salatuko dute erasoa, herriko Bide Onera Plazan 19:00etan izango den elkarretaratzean. Argitanek sare sozialetan zabaldutako mezuaren arabera, indarkeria matxistaz "nazkatuta" daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Sexu-abusuen biktimak gaur Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Protestak gaur Mundu matxista