Gizartea -

KORONABIRUSA

38 ikasgela daude itxita Euskadin koronabirusagatik

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, kutsatuen kopuruaz gain, herri horretako egoera epidemiologikoa kontuan hartu behar da ikasgela bat itxi edo ez erabakitzeko orduan.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua "Egun On Eukadi" saioan
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua "Egun On Eukadi" saioan
Jokin Bildarratz: ''Kutsatu kopurua ez da garrantzitsua gela bat ixteko, inguruko egoera baizik''

7:00

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera, une honetan 38 ikasgela daude covid-19agatik itxita Euskadin, eta ikasgela bat itxi edo ez erabakitzeko orduan, kutsatuen kopuruaz gain, herri horretako pandemiaren egoera zein den ezagutzea garrantzitsua dela azaldu du.

ETB1eko Egun On Euskadi saioan izan da asteazken honetan Bildarratz. Elkarrizketan gogorarazi du Gabonetako oporren aurretik 460 ikasgela zeudela itxita Euskadin 205 ikastetxetan. Omikron aldaeraren aurrean irakasleek eta zuzendatitzak izandako kudeaketa ona azpimarratu ditu.

Sailburuak azaldu duenez, une honetan Osakidetzako ESI bakoitzak erabakitzen du "zenbat positiborekin, noiz eta nola" ixten den gela bat, eta ikastetxea dagoen udalerriko egoera epidemiologikoa ere kontuan hartzen da.

Bajei dagokienez, gainerako sektoreetan bezala, intzidentziak behera egin ahala, hezkuntzan ere kopurua behera doala nabarmendu du.

Eskola-kirola ere izan du hizpide Bildarratzek. Lehiaketei berriz ekitea erabaki eta biharamanuen, horretarako bi arrazoi nagusi daudela uste du Bildarratzek: batetik, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua beheranzko bidean dela, eta, bestetik, 12 urtetik beherakoen txertaketaren datu onak direla. Azken datuen arabera, 5 eta 11 urte bitarteko haurren % 56k jaso dute txertoaren dosi bat Euskadin.

Halaber, eskolaz kanpoko jarduerei dagokienez, protokoloan aldaketa txikiren bat izan daitekeela aurreratu du Bildarratzek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak