Itxi

Gizartea

Bizkarrezur-muineko lesioak

Hiru pertsona paraplegikok berriz ibiltzea eta igeri egitea lortu dute dispositibo elektroniko bati esker

Agentziak | EiTB Media

Neurokirurgialariek nerbio estimulaziorako dispositiboen prototipoak jarri eta ordubete geroago lehen pausoak emateko kapaz izan dira pazienteak.

3:51
Michel Rocatti. Irudia: Reuters

Bizkarrezur-muineko lesioen ondorioz gorputza guztiz paralizaturik zuten hiru pazientek berriro oinez eta bizikletan ibiltzea eta igeri egitea lortu dute nerbio estimulaziorako dispositibo bat erabiliz, ikertzaileek astelehen honetan jakitera eman dutenez. Dispositiboa tablet batekin kontrolatzen dute.

29, 32 eta 41 urteko gizonak motor istripuan larri zauritu ziren. Pazienteek lesioak lepoaren azpitik eta sorbaldaren zonalderik baxuenaren gainetik dituzte, eta tratamendua jaso baino 1-9 urte lehenago jasan zituzten lesioak.

Neurokirurgialariek nerbio estimulaziorako dispositiboen prototipoak jarri eta ordubete geroago lehen pausoak emateko kapaz izan dira pazienteak. Inteligentzia artifizialeko urruneko softwarearen bidez kontrolatzen dute dispositiboa.

Hurrengo sei hilabeteetan, pazienteek klinikatik kanpo oinez eta bizikletaz ibiltzea eta igeri egitea lortu dute, ikertzaileek azaldu dutenez.

Gregoire Courtine eta Jocelyne Bloch Suitzako Institutu Federaleko kideek ikerketa zuzendu dute Lausanan, Nature Medicine aldizkariak argitaratu duenez. Gainera, Herbehereetan egoitza duen Onward Medical enpresa sistema merkaturatzeko lanean ari da.

Konpainiak gutxi gorabehera urtebete barru 70-100 pazienterekin proba bat egiteko asmoa du AEBetan, Courtinek azaldu duenez.

Bizkarrezur-muina berez sendatzeko tratamendurik ez dago, baina pazienteek teknologiaren bidez mugikortasuna berreskuratzeko moduak bilatu dituzte ikertzaileek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena