Gizartea -

SEXU-ABUSUAK ELIZAN

Elizan izandako sexu-abusuak ikertuko dituen auditoriak "azkeneraino" heldu nahi du

Javier Cremades ikuskaritza egingo duen abokatuen bulegoko presidenteak azpimarratu duenez, iraganean "denbora-mugarik gabe" gertatutako kasuak aztertuko dituzte "ikerketari argia eta gardentasuna" eman asmoz.

Eliza baten barrualdea. Argazkia: EITB Media
Eliza baten barrualdea. Argazkia: EITB Media
Eliza baten barrualdea. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Elizak adingabeei egindako sexu-abusuak aztertuko dituen auditoriak urtebeteko iraupena izango du, eta, "ikerketari argia eta gardentasuna" eman asmoz, iraganean, "denbora-mugarik gabe" gertatutako kasuak ikertuko ditu agintariekin elkarlanean.

Astearte honetan emandako prentsaurrekoan, Javier Cremades Cremades & Calvo Sotelo enpresako zuzendariak, ikuskaritza egiteaz arduratuko denak esan du azkeneraino joango direla: "Agindu bat onartu dugu independentziaz lan egiteko, elizbarrutien lanarekin elkarlanean", azpimarratu du.

Cremadesek jakinarazi du Angel Gabilondo Herriaren Defendatzailearekin harremanetan jarri dela eta, ikuskaritzan, guztira, 18 profesionalek parte hartuko dutela. Aurreratu duenez, kasu guztiak "denbora-mugarik gabe" ikertuko dira, eta "doakoa" izango da.

Eredua "hibrido bat" izango da, Alemaniako, Frantziako esperientzian oinarritua, Espainiako elizbarruti guztietan adingabeak babesteko martxan jarritako bulegoek egindako lanarekin batera. Ordena erlijiosoetan eta ikastetxe erlijiosoetan gertatutako abusuak ere ikuskatuko dira. Horretarako, Erlijiosoen Espainiako Konferentziak (CONFER) ere lagunduko duela jakinarazi du.

Zuzendariaren hitzetan, ez da baztertzen biktimei kalte-ordainak ematea. "Norbaitek pentsa dezake kalteak egon badira, kalte-ordainik egongo ez denik? Elizan egon diren sexu-abusuen inguruan dagoen guzti guztia aztertuko dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa