Gizartea -

Sexu abusuak adingabeei

EAEko Fiskaltza: "Abusuen kasuak beti ikertzen dira, ez dira automatikoki artxibatzen"

Bermeoko auzian galdetuta, Carmen Adan fiskal nagusiak esan du mota honetako delituak "diskrezio osoz" ikertzen direla, "adingabearen interesa eta errugabetasun presuntzioa" tarteko.

Carmen Adan. Foto: EITB Media
Carmen Adan.
Carmen Adán: ''Abusu kasuak beti ikertzen dira eta inoiz ez dira automatikoki artxibatzen''

0:45

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Adan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) fiskal nagusiaren arabera, adingabeei egindako "abusuen kasuak beti ikertzen dira", "ez dira automatikoki artxibatzen". Dena dela, publiko egin baino lehen "egiaztapen asko" egin behar direla azpimarratu du.

Adan "Justizia digitala Euskadi: etorkizuna eraikitzen" izeneko jardunaldien irekiera ekitaldian izan da goizean, eta Bermeoko Jose Done ikastetxean salatutako sexu-abusuen inguruan galdetu diote. Fiskalak aitortu duenez, horrelako salaketak "oso ohikoak" dira, eta Poliziak ikertzen dituen atestatu guztiak Fiskaltzara heltzen direla argitu du.

"Kontu hauek diskrezio osoz ikertzen ditugu, adingabearen interesa eta errugabetasun presuntzioa tarteko", azaldu du. Hala, Fiskaltzaren "jarrera instituzional delikatua" kontuan hartzeko eskatu du.

Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea ere izan da ekitaldian, baina ez du iritzirik plazaratu nahi izan, ikerketa abian dagoela argudiatuta. Nolanahi ere, "biktimek gertatutakoa ezagutzeko eskubidea dute, eta gustatuko litzaidake ikerketa horiek esparru instituzionalean egitea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa