Gizartea -

Hezkuntza Legea

Gorrotxategi hezkuntza hitzarmenaz: "Eusko Jaurlaritza mugiarazten ari gara"

Gobernuarekin "dokumentu zehatzetan" oinarritutako "elkarrizketa zintzoa" duela azaldu du Elkarrekin Podemos-IUk eta eurentzan ezinbesteko baldintza direnak azpimarratu dituzte, eskola publiko inklusiboa eta segregaziorik gabekoa. Horiek aintzatestea lortuz gero, gertuago legoke akordioa.

Iñigo Martinez, Miren Gorrotxategi eta Isabel Gonzalez. EITB MEDIA
Iñigo Martinez, Miren Gorrotxategi eta Isabel Gonzalez. EITB MEDIA
Iñigo Martinez, Miren Gorrotxategi eta Isabel Gonzalez. EITB MEDIA

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUk Legebiltzarrean duen bozeramaleak jakitera eman duenez, taldeak Eusko Jaurlaritzarekin "elkarrizketa prozesu zintzoa" du zabalik, "dokumentu zehatzetan" oinarritutako negoziazioa; "garapen programatikoa" lortzeko eduki zehatzen gainean ari dira hizketan. 

Aurreratu duenez, gainera, mugimenduak ikusten dituzte Eusko Jaurlaritzatren jarreran, nahiz eta ez duen xehetasun gehiago eman nahi izan, negoziazio prozesuek eskatzen duten "konfiantza eta diskrezioa gordetzeko". 

Gorrotxategik gogorarazi du, hezkuntza hitzarmena lortzeko "herri erronka" horretan, euren "betebehar eta ardura" dela "ahalik eta indar gehien egitea aspalditik azpimarratzen ditugun bi elementu horiek kontutan har daitezen: batetik eskola publikoa hezkuntza sistemaren bizkarrezur izatearen garrantzia, eta, bestetik, inklusioaren aldeko eta segregazioaren kontrako hitzarmen bat lortzea". 

Taldeko bozeramaleak onartu du "Eusko Jaurlaritza mugiarazten" ari direla bi elementu hauek hezkuntza hitzarmena garatzeko dokumentu programatikoan toki nabarmena izan dezaten. 

Hilaren 18an amaituko da negoziazio epea, eta astebete falta denean, Miren Gorrotxategik azpimarratu du "anbizio" eta helburu horrekin jarraituko dutela lanean aste honetan. "Akordio horretan egon nahi dugu, uste baitugu gu akordioan egoteak bermatuko lukeela bi elementu horiek hitzarmenean jasotzea", azaldu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Hezkuntza legea IU Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Gizartea PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hezkuntza Miren Gorrotxategi