Gizartea -

ERASO MATXISTA

Gizon batek bikotekidea hil du Cuencan

Biktimak 40 urte zituen eta eta hiru adingaberen ama zen. Goizean goiz topatu dute hilik bere etxean. Aurten 13 emakume hil dituzte indarkeria matxistaren ondorioz Espainiako Estatuan, horietako bat Hego Euskal Herrian.

Polizia Taranconeko (Cuenca) etxebizitzan. Argazkia: EFE
Polizia Taranconeko (Cuenca) etxebizitzan. Argazkia: EFE
Polizia Taranconeko (Cuenca) etxebizitzan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Taranconen (Cuenca) bikotekidea hil duelakoan. Guardia Zibilak indarkeria matxista kasu bat dela baieztatu du eta gertatutakoa ikertzen ari da.

Goizean goiz topatu dute emakumea bere etxebizitzan hilik. Taranconeko Udalaren arabera, biktimak 40 urte inguru zituen eta hiru seme-alaba adingaberen ama zen. Gainera, enplegu-planeko langilea zela azaldu du.

Dagoeneko 13 dira indarkeria matxistaren ondorioz Espainiako Estatuan hil dituzten emakumeak, horietako bat Hego Euskal Herrian. Iragan urtarrilean Tuterako etxebizitza batean indarkeria zantzuekin emakume bat topatu zuten hilik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia bideoak Gizartea bideoak Genero indarkeriaren biktimak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Matxismoa