Itxi

Gizartea

Istiluak Bilbon

Aske utzi dituzte Bilboko istiluetan atxilotutako bi pertsonak

EITB MEDIA

Israelgo Hapoel Holon saskibaloi taldearen zaleak Palestinaren aldekoen kontra oldartu dira eta kalteak eragin dituzte igandean Bilbon.

  • Istiluak Bilbon

    Istiluak Bilbon. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Igandean Israelgo Hapoel Holon saskibaloi taldearen zaleen eta Palestinaren aldekoen artean Bilbon izandako istiluetan atxilotutako bi pertsonak aske utzi dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gazte bat Villarias kalean atxilotu zuten, lesioak eta desordena publikoak egotzita. Bigarren pertsona, ostera, Areatzan atzeman zuten, desobedientzia larria egotzita.

Basketball Champions Leagueko lauko finalaren harira Bilbora heldutako Hapoel Holon saskibaloi taldearen zaleak Palestinaren aldekoen kontra oldartu dira bart, eta kalteak eragin dituzte hiriko hainbat tokitan.

Palestinaren aldeko ekintzaileek eguerdirako deitutako manifestazioaren ostean istiluak gertatu ziren, eta Israelgo ultrek aulkiak eta mahaiak jaurti zituzten. Ondorioz, kalte materialak eragin zituzten, bai hiri-altzarietan, baita inguruko hainbat ostalaritza-lokaletan ere. Gainera, Hapoel Holonen jarraitzaileek Palestinako bandera bati su eman zioten.

Partidaren ostean, liskarrak izan ziren berriro hiriko beste hainbat puntutan, nahiz eta Ertzaintzako agenteak Israelgo jarraitzaileekin batera joan ziren Miribillatik irtendakoan. 18:15 aldera, gazte bat atxilotu zuten Villarias kalean, lesioak eta desordena publikoak egin izana egotzita.

Istiluek jarraipena izan zuten Zazpikaleetan, eta, 21:00ak aldera, beste pertsona bat atxilotu zuten Areatzan, desobedientzia larria egotzita.

Atxiloketa horien aurrean, Sare Antifaxistak "ultra sionistei aurre egiteagatik" atxilotutakoak aske uzteko eskatu zuen. Era berean, azken hiru egunetan hiriko bizilagunek Hapoelen jarraitzaileen "eraso eta probokazioak" jaso dituztela salatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena