Gizartea -

Indarkeria matxista

EAEko Auzitegiak 15 urtetik 12ra murriztu dio zigorra Gipuzkoako serieko bortxatzaileari

Euskal auzitegiak partzialki onartu du zigortuak aurkeztutako helegitea. Hala, Beasainen 2019an egindakoa lesio delitu batekin bateratutako eraso sexuala dela ebatzi du, eta ez bi delitu bereizi.

Serieko bortxatzailearen epaiketako irudi bat. EFEren artxiboko irudia.
Serieko bortxatzailearen epaiketako irudi bat. EFEren artxiboko irudia.
Serieko bortxatzailearen epaiketako irudi bat. EFEren artxiboko irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 12 urtera murriztu du Gipuzkoako serieko bortxatzaileari ezarritako 15 urteko espetxe zigorra, 2019ko uztailaren 13an Beasainen izandako erasoagatik.

EAEko Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du sexu-eraso eta lesio-delituengatik kondenatuaren ordezkaritza prozesalak jarritako apelazio-errekurtsoa.

Gizona 2019ko uztailaren 19an atxilotu zuten Lazkaon, Beasainen izandako bortxaketa batetik sei egunera. 2012tik Gipuzkoako hainbat lekutan egindako sexu-delitu ugarirekin lotuta dago atxilotutako gizasemea.

Epai berrian auzitegiak azaldu duenez, Beasaingo gertakarietan egindakoak ez dira bi delitu bereiz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak 2022ko martxoaren 4an emandako epaiak jasotzen duen bezala, baizik eta lesio delitu batekin bateratutako eraso sexuala. Aldaketa horrekin, hiru urtetan murriztu dio zigorra epaileak. 

Gainera, lehen auzialdiko kostuen bi heren ordaintzera kondenatzen du auzipetua, eta beste herena ofizioz deklaratzen du, eta aurkaratutako epaiaren gainerako erabakiak berresten ditu. Epaiaren aurkako kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Delituak Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Beasain Albisteak Sexu erasoak EAEko Auzitegi Nagusia hoy Goierri eskualdea