Gizartea -

IPARRALDE

Iparraldeko hondartza guztiak ireki dituzte, uraren kutsaduragatik itxita egon ondoren

Donibane Lohizuneko, Ziburuko eta Erromardiako hondartzek itxita jarraitzen zuten larunbat goizean. Ostegunean Iparraldeko 34 areatza itxi zituzten uraren kutsaduraren ondorioz.

Hendaiako hondartza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Hendaiako hondartza, artxiboko irudi batean
Hendaiako hondartza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jada ireki dituzte ostegunean Lapurdin itxi ziren 34 hondartzak asteazken gauetik aurrera izandako euriteek eragindako kutsadura zela eta.

Ostiralean zehar Miarritzeko, Bidarteko, Angeluko eta Hendaiako areatzak ireki zituzten, baina Donibane Lohizuneko, Ziburuko eta Erromardiako hondartzek itxita jarraitzen zuten. Larunbat honetan lau hondartza horien uraren analisia egin da, eta emaitza positiboek horiek berriro irekitzea ahalbidetu dute.

Antza denez, euri jasek uren tratamendurako zenbait plantek gainezka egitea eragin dute eta, halaber, oso gune lehorretan eroritako euri kantitate handiek ura kutsarazi dute, Sud Ouest egunkariak web gunean zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ura Kutsadura