Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute emakume bati autobusean sexu-erasoa egiteagatik, Gasteizen

Emakumeak gidaria ohartarazi zuen ondoko bidaiariak ukituak egin zizkiola eta. Hala, Udaltzaingoari deitu eta atxilotu egin zuten erasotzailea.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak autobusean zihoala ondoko emakumeari ukituak egitea egotzita.

Atxiloketa atzo izan zen, goizeko bederatziak aldera, Arabako hiriburuko autobus geltokian. Emakumeak gidaria ohartarazi zuen ondoko bidaiariak ukituak egin zizkiola eta. Hala, Udaltzaingoari deitu eta atxilotu egin zuten erasotzailea.

Agenteek lehenik deklarazioa hartu zioten biktimari, eta geltokiko banku batean eserita zegoen gizonezkoa atxilotu zuten gero sexu-erasoa leporatuta.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa