Gizartea -

MIGRAZIOA

Gasteizen errefuxiatuen zentro bat martxan jartzeko erabakia "behin betikoa" dela dio Espainiako Gobernuak

Amapola Blasco Nazioarteko Babeserako Harrera Sistemako Espainiako Gobernuko zuzendariak Radio Euskadin adierazi duenez,

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amapola Blasco Nazioarteko Babeserako Harrera Sistemako Espainiako Gobernuko zuzendariak esan du Gasteizen errefuxiatuentzako zentro bat martxan jartzeko erabakia "behin betikoa" dela eta ez duela atzera bueltarik. Jaurlaritzaren kritiken atzean "ezagutza eza" ikusten du. 

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Blascok berretsi du abian jarri asmo duten zentroak 350 plaza izango dituela eta nazioarteko harrera sistemarekin bat egiten duela.

"Euskal harrera eredurik" ez dagoela ere adierazi du, eskumen hori Estatuarena delako.

Testuinguru horretan, proiektua berbidera dezala esan dio EAJk Espainiako Gobernuari. "Elkarrizketaren bidez" agoera bideratzea posible dela esan du Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen eledunak. Borondate kontua dela uste du. "Desadostasun bat dago eta logikoena litzateke elkarrizketaren bidez adostasun batera heltzea. Hau geldiaraztea ez da zaila, Gobernuaren aldetik borondatea badago", gehitu du.

Halaber, diputatu jeltzaleak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak ez zuela proiektuaren berri, orain gutxi Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroarekin izandako bileran errefuxiatuentzako harrera zentroen beharraz hizketan aritu baziren ziren. "Ez zitzaigun zuzenean zentro honen berri eman. Errefuxiatuak hartzeko plaza gehiagoren beharraz aritu ginen, eta horretan ados geunden. Beti azaldu dugu horretarako borondatea, baina inongo momentutan ez zen zentro honetaz eta eredu honetaz ezer esan", zehaztu du.

Bizkaiko Ezkerraldean egin duen agerraldian egin ditu adierazpenok Estebanek, datozen udal eta foru hauteskundeen harira alkate eta hautagaiekin egindako batzar baten ostean. Besteak beste, Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak atzo jeltzaleei buruz esandakoak izan ditu hizpide. "Diskutso xenofoboa" izatea egotzi zion euskal sozialisten buruak EAJri. "Lekuz kanpo dago akusazioa eta ez da bidezkoa. EAJren ibilbidea ezagutzen duen orok badaki hori".

Bestalde, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azken orduotan esandakoak berretsi ditu, makrozentroek "euskal harrera ereduarekin talka" egiten dutela esanez.

Bide beretik mintzatu da Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendaria, ETBko "Egun on Esukadi" saioan. Hark ere, integrazioa helburu duen eta banan banako harrera eskaintzen duen eredua defendatu du.

Xabier Legarreta: ''Inoiz ez digute esan 350 plazako errekurtso bakarra sortuko zela''
Xabier Legarreta: ''Inoiz ez digute esan 350 plazako errekurtso bakarra sortuko zela''
Xabier Legarreta: ''Inoiz ez digute esan 350 plazako errekurtso bakarra sortuko zela''

1:12

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Migrazioa Euskal Herria Araba Espainiako Gobernua albisteak Gizartea PSE-EE Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Errefuxiatuak azken ordukoa