Gizartea -

Erasoak arma zuriekin

Erakundeak gaueko lokaletako segurtasuna zorroztea aztertzen ari dira, eta "epaiketa azkarrak" nahi dituzte

Jaurlaritzak bi neurri ditu une honetan mahai gainean: establezimendu gehiagotan segurtasun pribatua ezartzea eta metal detektagailuak jartzea.

Asteburuan gazte bat larri zuritu zuten, arma zuriz. Argazkia: EFE
Asteburuan gazte bat larri zuritu zuten, arma zuriz. Argazkia: EFE
Asteburuan gazte bat larri zuritu zuten, arma zuriz. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma zuriekin egindako erasoek gora egin dute azken aldian, eta horrek ireki egin du gaueko aisialdiko segurtasunaren eztabaida. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak balizko bi segurtasun neurri ditu une honetan mahai gainean: 700 pertsonentzako baino gutxiagoko edukiera duten dantzalekuetan segurtasun pribatua ezartzea eta metal detektagailuak jartzea.

Bien bitartean, Ertzaintzak plan bat abiatu du zenbait puntutan kontrolak ezartzeko, betiere erasoak prebenitzeko.

Joan den asteburuan, Gasteizko dantzaleku baten kanpoaldean, gazte batek lau pertsonari eraso zien, labanaz, eta horietako bat oso larri dago.

Zer dio legeak arma zurien erabilerari buruz? Abokatu batek azalpenak eman dizkigu
Zer dio legeak arma zurien erabilerari buruz? Abokatu batek azalpenak eman dizkigu
Zer dio legeak arma zurien erabilerari buruz? Abokatu batek azalpenak eman dizkigu

2:33
Eztabaida politikoa astelehenean abiatu zuen Gorka Urtaran Gasteizko alkateak. Hain zuzen ere, kalean labanak dituztenen aurkako zigorrak zorroztea eta dantzalekuetan metal detektagailuak ezartzea eskatu zuen.

Bere aldetik, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea epaileei zuzendu zaie gaur, eta "Poliziaren eraginkortasuna" ez ezik, Justiziarena ere beharrezkoa dela adierazi du. Horren ildotik, "epaiketa azkar gehiago" egitea exijitu du.

Eneko Goia Donostiako alkateak gaueko aisialdiko lokaletan jarri du arreta, eta bertako segurtasun neurriak areagotzea proposatu du.

Uxue eta Andrea erizain ikasleek artatu zuten Gasteizen labankada larriena jaso zuen gaztea
Uxue eta Andrea erizain ikasleek artatu zuten Gasteizen labankada larriena jaso zuen gaztea
Uxue eta Andrea erizain ikasleek artatu zuten Gasteizen labankada larriena jaso zuen gaztea

1:18

Oro har, ostalariak neurri gehiago ezartzearen alde agertu dira, baina "segurtasun juridikoa" aldarrikatu dute. "Geuk desiatzen dugu gehien gaua lasaia izatea", esan du Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak.

Urtarrilean, Ertzaintzak 100 pertsona salatu ditu arma zuriak edukitzeagatik, EITBk jakin izan duenez.
Infografia: EITB

Infografia: EITB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Delituak bideoak Aisia albisteak Gazteak albisteak Tabernak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak