Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Osasuna-Athletic ETB1en, haurrak dituztenentzako laguntzak eta Greziako tren istripua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Osasuna-Athletic finalerdia ETB1en:  ETB1ek zuzenean eskainiko ditu Osasunaren eta Athleticen arteko Kopako finalerdiak eta finala. Gaurko partida, 21:00etatik aurrera, Sadarretik.

- Seme-alabak dituztenentzako dirulaguntzak: Gaur irekiko da seme-alabak beren kargura dituzten familiek hileroko dirulaguntza berria eskatzeko epea. Seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzak 200 eurokoak dira 3 urte bete arte, eta, familia ugarien kasuan, 100 euro gehigarri 3. edo ondorengo seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte.

- Greziako tren istripua: Gutxienez 32 pertsona hil dira eta 85 zauritu (horietako 25 larri daude) Tempe herrian (Greziako erdialdea) bi trenek aurrez aurre talka eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletici buruzko albisteak Osasuna plantilla Eusko Jaurlaritza Greziako berriak Eguneko albisteak Albisteak Telebistako Programazioa