Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hauteskunde-kanpainaren amaiera, Etxebizitza legea eta euskara izarretan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Su planetaren infografia bat.
Su planetaren infografia bat.
Su planetaren infografia bat.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde kanpainaren amaiera: M28aren atarian, hauteskunde-kanpainaren azken txanpan murgilduta daude indar politikoak; izan ere, botoa mobilizatzeko eta zalantzati daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur udal eta foru hauteskundeei begira, tokiko erakundeetan eta Batzar Nagusietan ordezkaritza lortzeko.

- Etxebizitza legea: Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legea gaur, ostiralarekin, sartu da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Hori horrela, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egin baino lehen egongo da martxan.  

- Euskara izarretan: Nazioarteko Astronomia Batasunak Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren (EHU/UPV) proposamena onartu du, eta historian lehen aldiz planeta batek eta bere izarrak euskarazko izenak izango dituzte: Su eta Gar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Lana albisteak Gipuzkoako Enpresarien Elkartea Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia berriak Zientzia hedapena gaur Enpresak Udal eta foru hauteskundeak 2023