Gizartea -

2012ko sanferminak

Entzierro nahasia zezenen abiadura handiagatik

Fuente Ymbro ganadutegiko zezenetako bat plazan geratu da noraezean eta azkenean hiru minutu eta 12 segundu behar izan dituzte ibilbidea amaitzeko.

Sanferminetako bosgarren entzierroaren irudia. Argazkia: EITB
Sanferminetako bosgarren entzierroaren irudia. Argazkia: EITB
Sanferminetako bosgarren entzierroa

03:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fuente Ymbro Kadizeko ganadutegiko zezenek egin dute 2012ko sanferminetako bosgarren entzierroa, eta abiadura handian joan eta entzierro nahasia egin duten arren, ez da adarkadaz zauriturik izan.

Ia zezen guztiak bi minutu eta erdian iritsi dira zezen plazako ukuilura, baina bat plazan geratu da noraezean eta kosta egin zaie ukuiluan sartzea. Hori dela eta, entzierroa 3 minutu eta 12 segundora arte luzatu da.

Entzierroa gaizki hasi da, izan ere, korrikaldiari hasiera ematen dion suziriaren metxak ez du su hartu eta ordezko suziria jaurti behar izan dute.

Suziria jaurtita, zezenak ziztu bizian atera dira ukuilutik Santo Domingoko aldapan gora. Bidean hainbat eroriko izan dira, baina badirudi inor ez dela larri zauritu eta zaurituek kolpeak soilik jaso dituztela.

Estafetan zezen pare batek irrist egin dute, baina berehala altxatu dira eta orduan izan dute parte-hartzaileek zezenaren adarren aldamenean korrikaldi politak egiteko aukera. Gainera, zezenak bakantzen hasi dira eta tarteak sortu diren animalien artean.

Zezen plazara iritsita, lehenengo bost animaliak arazorik gabe sartu dira ukuiluan, zuzenean. Seigarrena, ordea, noraezean geratu da plazaren erdian eta behin baino gehiagotan geratu da lurrean etzanda. Azkenean, toreatzaileek bultzaka sartu behar izan dute zezena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea