Gizartea -

INDAKERIA MATXISTA

Euskadi da 2022an genero-indarkeriaren tasarik baxuena izan duen erkidegoa

Nafarroa ere batez bestekoaren azpitik dago. Aipatzekoa da Hego Euskal Herrian 246 pertsonak salatu zutela etxeko indarkeria iaz, 179k Euskadin eta 79k Nafarroan, INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. Artxiboko argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. Artxiboko argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. Artxiboko argazkia: Efe

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero-indarkeriaren tasa txikiena duen erkidegoa da Euskadi, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan argitaratu duen 2022ko txostenaren arabera. Nafarroa ere, batezbestekoaren azpitik dago.

Txosten horren arabera, guztira, 2022an 246 pertsonak jasan zuten etxeko indarkeria Hego Euskal Herrian: 179k Euskadin eta 79k Nafarroan. Txostenak, baina, Poliziaren edo instantzia judizialen aurrean ofizialki salatutako kasuak bakarrik jasotzen ditu. 

Estatuari dagokionez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kopuruak % 8,3 egin du gora. 2022an ia 33.000 emakumezko biktima zenbatu ziren, eta arrazoi horrengatik salatutako gizonen kopuruak ere % 10 egin du gora.

Adinari dagokionez, 2022an genero-indarkeriaren biktima izan ziren emakumeen erdiek (% 48,1) 30 eta 44 urte artean zituzten, eta gizonen ia erdiak (% 48,4) adin berekoak ziren.

Biktimen % 43,8 bikotekidea edo izatezko bikotekide ohia zen, % 23,0 ezkontidea edo ezkontide ohia, % 32,2 neska-laguna edo neska-lagun ohia, eta % 0,9 banantze prozesuan zeuden.

INEk, bestalde, lehen aldiz argitaratu ditu genero-indarkeriaren biktima diren adingabeen datuak (seme-alabak, zaintza edo jagoletza dutenak edo elkarrekin bizi direnak). Hala, 2022an 1.376 adingabe izan ziren biktima: 645 mutiko eta 731 neska.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa