Gizartea -
INDAKERIA MATXISTA
52 urteko gizon batek 54ko bere bikotekidea hil du Castellonen
Valentziako Erkidegoan gaur izan den bigarren hilketa matxista da. Goizean, 82 urteko gizon batek hil du bere emaztea Alikanten.
AGENCIAS | EITB MEDIA
52 urteko gizon batek 54ko bere bikotekidea hil du Castello de la Plana herrian, Castellonen, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Polizia Nazionaleko agenteek bikotearen etxebizitzan aurkitu dituzte bi gorpuak.
Valentziako Erkidegoan gaur izan den bigarren hilketa matxista da. Goizean, 82 urteko gizon batek hil du bere emaztea Alacanteko Orihuela herrian.
Azken kasu hauekin, 46 dira 2023an Espainiako indarkeria matxistaren ondorioz hil dituzten emakumeak, eta 2003tik, 1.230.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea