Gizartea -
Eguraldia
Enbatak giroa freskatu du, tenperaturek marka guztiak hautsi eta gero
Urrian lehen aldiz, tenperaturak 35 ºC-tik gorakoak izan dira gaur. Enbatak, baina, 10 ºC jaitsi ditu arratsaldean.
eitb media
Enbatak giroa freskatu du EAEn, urrian lehen aldiz tenperaturak 35 ºC-tik gorakoak izan eta gero. Hain zuzen ere, 10 ºC jaitsi dira termometroak arratsaldean, bat-batean.
Euskalmetek azaldu duenez, haizeak ipar-mendebaldera egin du, orduko 55 kilometroko haize-boladekin, Galea lurmuturrean (Getxo). Horrela, enbata Bizkaiko kostaldean nabaritu da lehenengo, eta Gipuzkoako kostaldera iritsi da ondoren.
Tenperatura altuak direla eta, abisu horia izan da EAEn 13:00etatik aurrera. 15:00etan, baina, haizeak norabidea aldatu du, eta horrek enbata ekarri du kostaldera.
Hainbat marka hautsi dira gaur: urrian lehen aldiz, Jaurlaritzak abisu horia ezarri du tenperatura altuengatik, eta Zallan 37,3 ºC neurtu dituzte!
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.