Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, autobus istripua Italian eta Sanchezen inbestidura

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Hainbat haur, udako oporren osteko lehen eskola egunean. Argazkia: EFE
Hainbat haur, udako oporren osteko lehen eskola egunean
Hainbat haur, udako oporren osteko lehen eskola egunean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Hezkuntza Legea: EAJk eta PSE-EEk epeak agortu dituzte, eta azken orduan akordio bat lortu dute Hezkuntzaren Lege-proiektuari zuzenketak aurkezteko. Bertan itundu dute lege-testuan jasotzea euskal irakaskuntza "euskara ardatz duen sistema eleaniztun" gisa egituratzea, eta bi hizkuntza ofizialen eta gutxienez atzerriko hizkuntza baten bidez artikulatzea, "ikaskuntza bideratuko baitute".

-Autobus istripua Italian: Gutxienez 21 pertsona hil dira, 12 zauritu eta 4 desagertuta daude Veneziako Mestre udalerrian (Italia iparraldean) izan den autobus istripuaren ondorioz. Antza, errepide gaineko pasabide batetik trenbide batera amildu da ibilgailua eta ondoren su hartu du. Atzo, arratsaldeko 19:30 aldera izan zen ezbeharra.

-Sanchezen inbestidura:Espainiako Gobernu berria osatzeko laugarren aldiz erregearen mandatua jaso ondoren, Pedro Sanchez PSOEren hautagaiak gaur abiatuko du alderdiekin bilera-erronda, bere inbestidurarako babes bila. Yolanda Diaz Sumarreko buruarekin du lehen hitzordua 10:00etan, Diputatuen Kongresuan, eta gainerako alderdietako ordezkariekin datorren astean elkartuko da. Vox errondatik kanpo utziko du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Sozialista Hezkuntza Lege Berria albisteak EAE albisteak Espainiako Gobernua bideoak Pedro Sánchez argazkiak Gizartea bideoak PSE-EE Araba Gaurko titularrak Albisteak Italiako albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Yolanda Diazen adierazpenak Sumar Mugimendua 2024