Gizartea -

EUSKARA

Euskararen aurkako epaien kronologia judiziala: 18 ebazpen 2020tik

Norbanakoek, sindikatuek edota enpresek jarritako salaketen ondotik etorri dira gehienetan epaileen erabakiak, eta argudioei erreparatuta, gogortzen joan dira, indarrean dagoen hizkuntza-eskakizunen sistema osoa zalantzan jartzeraino.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen aurkako epaiak bata bestearen atzetik heldu dira azken urteotan, eta horien jarioa nabarmen ari da areagotzen. 2020. urtetik, administrazio ezberdinetan euskara eskakizuna baliogabetu duten 18 epai kaleratu dituzte, gutxienez, Hego Euskal Herriko auzitegiek. 2023 honetan, 8 izan dira horrelako epaiak.

Administrazioaren eta udalen hizkuntza-politikarako eskumena jarri du zalantzan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bere azken ebazpenetan, eta indarrean dagoen hizkuntza-eskakizunen sistema osoa jarri du kolokan.

Foru Erkidegoan kaleratutako ebazpen gehienak, berriz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandakoak dira, eta denak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2019an plazaratutako sententzia irmo batean oinarritzen dira. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskara meritu gisa hartzea baliogabetu zuen epai hark, neurri baztertzailea eta neurriz kanpokoa zela argudiatuta.

"Oldarraldi judizial" baten aurrean gaudela eta euskaldunen eskubideak urratzen ari direla salatu du behin eta berriz Euskalgintzaren Kontseiluak, eta horren aurrean protesta egiteko, mobilizazio sozialerako deia egin zuen maiatzean. Larunbat honetan izango da manifestazioa Bilbon.

Ondorengo infografian agertzen dira 2020tik Hego Euskal Herrian euskararen aurka eman diren epaiak, berrienetik abiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Epaiketak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea EAEko Auzitegi Nagusia hoy Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiketak Manifestazioak gaur