Gizartea -

GAZA, ERASOPEAN

Jendetza Donostian, Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioan

Kultura munduko kideek egindako deiari erantzun diote herritarrek. Ibilbidean zehar, kultur emankizun eta erakusketa ibiltaria izan dira ikusgai. Amaieran, manifestariak lurrean etzan dira sarraskia salatzeko.

Palestinaren aldeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: EFE
Palestinaren aldeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: EFE
Gazako sarraskia salatzeko performance ikusgarria Donostian, drone ikuspegitik

0:44

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestinar herriarekiko besarkada erraldoi bihurtu da igande honetan Kontxako badia, Kulturatik Kultur Egileak Palestinarekin ekimenak deitu, eta milaka lagunek babestu duten manifestazioarekin

12:30 pasatxo zirenean abiatu da manifestazioa Alderdi Ederretik. Martxa zabaltzen, Palestinaren bandera erraldoi bat, eta, atzetik, euskal kulturaren munduko dozena bat pertsona ezagunek zeramaten pankarta, "Genozidioa STOP!" leloarekin. Hortik, Haizearen orrazirainoko bidea egin dute, eta ertzetan zeuden herritarrak manifestaziora batzen joan dira pankarta pasa ahala, eta jendetza bildu da azkenerako. 

Jende andana bildu da Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko, ''Genozidioa STOP!'' lelopean
Jende andana bildu da Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko, ''Genozidioa STOP!'' lelopean
Jende andana bildu da Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko, ''Genozidioa STOP!'' lelopean

0:40

Kulturatik bultzatutako ekimena izanik, ezin ziren falta kultura adierazpenak martxan zehar, eta, horren erakusgarri, besteak beste, Olatz Salvador, El Drogas, Maddi Oihenart, Juantxo Zeberio, Mikel Urdangarin, Sara Zozaya, Petti, Et Incarnatus, Maider Zabalegi eta Bixente Martinez aritu dira ibilbidea girotzen.

El Drogas, ibilbidean zehar, kantuan. EFE.

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Sarai Robles, Nerea Elustondo eta Jon Maia bertsolariak; Malmö eta Maitane Azurmendi ilustratzaileak; Noe Viana, Leire Otamendi, Ainhoa Usandizaga eta Jone Amezaga dantzariak; eta Hernaniko Kantuz, Orioko Salatxo, Donostiako Kantakidetza eta Astigarragako Aiztondo abesbatzak ere izan dira bertan. 

''Kulturatik ere erantzun behar genuela sentitzen genuelako gaude gaur hemen'', esan dute kulturgileek
''Kulturatik ere erantzun behar genuela sentitzen genuelako gaude gaur hemen'', esan dute kulturgileek
''Kulturatik ere erantzun behar genuela sentitzen genuelako gaude gaur hemen'', esan dute kulturgileek

1:36

Gainera, deialdiaren leloa oinarri hartuta gaurko manifestaziorako propio egindako tamaina handiko 23 pintura eta ilustrazio ikusi ahal izan dira. Gaurko manifestazioan ez ezik, herriz herri ere erakutsiko dituzte datozen asteetan han eta hemen ibiliko den erakusketa ibiltarian. 

Manifestazioaren amaieran, lurrean etzan dira, Haizearen Orrazitik Ondarretaraino, Gazako sarraskia irudikatzeko.

Azken manifestua

Haizearen Orrazian, Mireia Gabilondo eta Itziar Atienza aktoreek manifestua irakurri dute euskaraz eta gaztelaniaz, deitzaileen izenean. Manifestu horren bidez, eskatu dute "gizatasunaren gainbeheraren eta terrorearen normalizazioaren aurrean ez ohitzeko eta ez ahazteko" Israel "estatu arrazista eta kriminalak egunero ehunka errugabe hiltzen dituela"

Gainera, "Estatu Batuak buru eta Europar Batasuna atzetik" dituen "mundu aske eta zibilizatuaren epeltasun konplizea" kritikatu dute. "Genozidio baten aurrean gaude, apartheid sistematiko baten aurrean", berretsi dute, eta, horren aurrean, Israelekin dituzten "harreman komertzial, militar eta diplomatiko guztiak eteteko" eskatu diete agintari politikoei eta erakundeei.

Azkenik, "sarraski" horren aurrean, Europar Batasunari eskatu diote "neurri sendoak" har ditzala Israel behartzeko "bere oldarraldi basatia bertan behera uztera", "behin betiko su-etenarekin, okupazioaren amaierarekin eta gizon, emakume eta haur errugabeen aurkako indarkeriaren amaierarekin".

Atxikimenduak

Elkarrekin Podemos, EH Bildu, PSE-EE, Sumar, Ezker Anitza-Izquierda Unida eta EH Bai dira atxikimendua agertu duten alderdi politikoetako batzuk. EAJko ordezkariak ere izan dira manifestazioan.

Steilas, UGT, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek eta Etxalde mugimenduak ere bat egin dute ekimenarekin, eta Gernika Palestina Herri Ekimena, Yala Nafarroa plataforma eta Sanitarioak Palestinarekin ere batu zaizkie.

Kulturatik ekimenarekin bat egin dutenen artean hauek daude: Mireia Gabilondo, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi, Gorka Otxoa, Ane Gabarain, Esti Urresola, Jon Maya, Montxo Armendariz, Ruper Ordorika, Diego Vasallo, Toti Martínez de Lezea, Aitziber Garmendia, Itziar Ituño, Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta, Eneko Sagardoy, Unax Ugalde, Karra Elejalde, Uxue Alberdi, Olatz Salvador, Maddi Oihenart, Mariasun Landa, Alauda Ruiz de Azua, Ramon Barea, Joxean Bengoetxea, Asier Etxeandia, Alex Ubago, Bernardo Atxaga, Telmo Irureta, Andoni Egaña, Diego San José, Aitor Merino, Tom Lizarazu (Bulego), Ramon Agirre, Jose Ramon Soroiz, Jon Olivares, Sara Cozar, Iñaki Gabilondo, Xabier Euzkitze, Verde Prato, Elena Setien, Pello Reparaz (Zetak), Alex Sardui (Gatibu), Julia Otxoa, Koldobika Jauregi, Mikel Gurrea, Miren Agur Meabe, Susana Abaitua, Maialen Lujambio, Izaro Andres, Thierry Biskary, La Basu, Mikel Urdangarin, Galder Perez, Jose Mari Agirretxe 'Porrotx', Iñigo Etxezarreta (ETS), Maite Arrotajauregi 'Mursego', Katixa Agirre, Arantxa Echevarria, Martxelo Rubio, Gorka Urbizu, El Drogas eta Karmele Jaio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Donostia Gipuzkoa Gazako Zerrenda Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Palestina azken orduko albisteak Manifestazioak Giza eskubideak Ekialde Hurbila gaur