Gizartea -
Bartzelonan
Supermerkatu batean erosketak egin eta ordaintzeari uko egin diote
20 pertsona inguruko talde bat 10:45ean sartu da Mercadonako supermerkatu batean, premiazko produktuak hartu dituzte eta kanpora atera dira ordaintzeko kutxatik pasatu gabe.
Erredakzioa
20 "sumindu" inguruk osatutako talde bat Cubelleseko Mercadona supermerkatuan sartu eta premiazko produktuak atera dituzte ordaindu gabe, beharrizan larriak dituztenen artean banatzeko.
Supermerkatuko arduradun baten arabera, 10:45ak aldera 20 pertsona inguru dendan sartu dira, Bartzelonako hegoaldean, eta karro bat zenbait produkturekin bete dute.
Ordaintzeko kutxara iritsi direnean, ordaintzeari uko egin diote eta kanpora atera dira hartutako produktuekin.
Tentsio uneak
Zentruko arduradunak Esquedrako Mossoei deitu die eta suminduek janari gehiago ateratzea saihestu du. Ondorioz, tentsio uneak izan dira supermerkatuan.
Suminduek desberdintasunen kontrako leloak oihukatzen hasi dira Polizia noiz iritsi zain zeuden bitartean.
20 "sumindu" inguruk osatutako talde bat Cubelleseko Mercadona supermerkatuan sartu eta premiazko produktuak atera dituzte ordaindu gabe, beharrizan larriak dituztenen artean banatzeko. Supermerkatuko arduradun baten arabera, 10:45ak aldera 20 pertsona inguru dendan sartu dira, Bartzelonako hegoaldean, eta karro bat zenbait produkturekin bete dute. Ordaintzeko kutxara iritsi direnean, ordaintzeari uko egin diote eta kanpora atera dira hartutako produktuekin. Tentsio uneakZentruko arduradunak Esquedrako Mossoei deitu die eta suminduek janari gehiago ateratzea saihestu du. Ondorioz, tentsio uneak izan dira supermerkatuan. Suminduek desberdintasunen kontrako leloak oihukatzen hasi dira Polizia noiz iritsi zain zeuden bitartean.