Mundua -
Kapa 'lodi eta kaltegarria'
Kutsadura 'arriskutsuagatik' etxean geratzeko eskatu diete txinatarrei
Beijingek alerta igorri du Txina erdia estaltzen duen kutsadura-kapa "lodi eta kaltegarri" batengatik. Azken hamarkadako kutsadurarik larrienetarikoa da.
Erredakzioa
Txinak alerta igorra du atzotik 12 probintzia estaltzen duen kutsadura-kapa "lodi eta kaltegarri" batengatik. Tokiko komunikabideek esan dutenez, azken hamarkadako kutsadurarik larrienetarikoa da. Iparraldeko herritarrei etxean geratzeko gomendatu die Gobernuak, kutsaduraren ondorioak ekiditeko. Beijingek dioenez, "kutsadura oso kaltegarria eta arriskutsua" da.
Maskarak erabili
Kutsadura kapa horrek hiru egun emango ditu Txinako hiriburuan, eguraldiari esker, partikula kutsakorrak zabalduko ez direlako, Xinhua albiste-agentziak jakinarazi duenez. Agintariek aire-kalitatearen gaineko irakurketak egin dituzte, eta bildutako datuen arabera, kutsadurak atzo arratsaldean gainditu zuen "baimendutako muga".
Umeentzako Beijingeko ospitalak salatu duenez, kutsaduraren ondorioz, arnas-gaixotasunak pairatzen dituzten adingabe kopuruak gora egin du. Joan den astean, egun bakoitzeko 7.000 gaixo artatu zituzten.
8.500 heriotz goiztiar
Greapeaceko txosten baten arabera, aire-kutsadurako maila altuek 8.500 heriotz goiztiar eragin zituen 2012an Beijingen, Shangain, Cantonen eta Xianen.
Txinak ikatzarekiko menpekotasun handia du, eta energia iturri hau kutsatzailenetarikoa da. Izan ere, Txinan kontsumitzen duten energia % 60 ikatzatik dator.