Mundua -

Gdeim Izik kanpalekua

Biziarteko espetxe zigorra 9 sahararri, Aaiungo istiluengatik

Gdeim Izik kanpalekuan, Aaiun kanpoaldean, preso hartu zituzten sahararrak epaitu dituzte 2010eko urrian egon ziren gertakariengatik.

Aiuneko kanpalekua hustu zuteneko argazki bat. EFE
Aiuneko kanpalekua.
Aiuneko kanpalekua hustu zuteneko argazki bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rabateko auzitegi militarrak 2010eko urrian Gdeim Izik kanpalekuan, Aaiun kanpoaldean, gertaturiko istiluak epaitu ditu eta biziarteko espetxe zigorra ezarri die bederatzi sahararri. Gainera, beste lau laguni 30 urteko espetxe zigorra , beste zortziri 25 urtekoa eta beste biri 20 urteko kartzela zigorra ezarri diete.

"Talde terrorista eratzea eta indar publikoen aurkako indarkeria sustatzea" egotzi diete.

Larunbatean amaitu zen epaiketa lekukoen testigantzarekin.

Defentsak absoluzioa eskatu zuen horien aurkako froga nahikorik ez zegoela iritzita eta deliturik ez dagoela argudiatuta. Ez zutela asmo kriminalik esan dute, eta, ildo horretan, Poliziak horiek errudun jotzeko lorturiko testigantzak baliorik gabekoak eta kontraesanez betetakoak direla esan dute.

Fiskaltzak ordea, txosten polizialen balioa berretsi du eta krimenak egiteko aurrez pentsatutako plana zegoela defendatu du.

Gdeim Iziko kanpalekua 2010. urteko urrian sortu zuten, Aaiundik 15 kilometrora. Ekintza horren bidez, marokoarrekiko menpekotasuna salatu nahi zuten. Marokoko segurtasun indarrak kanpalekura sartu ziren hurrengo hilabetean, eta 3.000 lagun atxilotu zituzten. 8.000 lagun zeuden orduan bertan kanpatuta, eta 40.000 lagun inguru bildu ziren protesta horren une gorenean, eskubide osoko herria zela aldarrikatzeko, eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren banderak erakutsi zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Mundua berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Mendebaldeko Sahara