Mundua -

Tiroketak

Gutxienez 26 lagun hil dira Iraken, manifestarien aurkako eraso batean

Al Hueiya zonaldeko plazan zeuden manifestariak; orain lau hilabete baino gehiago hasi ziren Gobernuaren aurkako protesten agertokian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 26 lagun hil dira eta beste 70 zauritu dira Irakeko Gobernuaren indarrek Al Hueiya guneko plaza batean egindako erasoetan. Irak iparraldeko zonalde hori Gobernuaren aurkako protesten agertoki bilakatu da orain lau hilabete baino gehiagotik.

Poliziaren iturriek Efe agentziari esandakoaren arabera, tiroz hil dituzte biktimak, Armadaren eta Irakeko Poliziaren operazio bateratu batean. Helikopteroz lagunduta, Kirkuk probintziako herri honetako plazan indarrez sartu dira protesta desegitera; izan ere, manifestariak Nuri al Maliki lehen ministro xiitaren aurka protesta egiten ari ziren.

Horien esanetan, orain egun batzuk soldadu irakiar bat hil zuten arduradunak bilatzea zuten helburu.

Agintarien arabera, manifestariek hil zuten militarra, nahiz eta protestako parte hartzaileek gertaerarekin lotura izatea ukatu duten.

Irakeko Defentsa Ministerioak esan duenez, gizonezko estremista armatuak zeuden plazan.

Ohar batean jakinarazi duenez, Polizia sartu aurretik ultimatuma eman diete plazatik ateratzeko. Gobernuaren bertsioaren arabera, plazara sartzerakoan, bertan zeudenen tiroak jaso dituzte, eta ondorioz, bi aldeen arteko liskarrak hasi dira.

        
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Eguneko albisteak Eguneko albisteak Protestak gaur Irak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?