Mundua -

Istripu nuklearra

Minbizia kasuak hazi egin dira Fukushima inguruan

Hogei kilometroko inguruan bizi ziren herritarrei jarraipen berezia egin behar zaiela ohartarazi du Munduko Osasun Erakundeak.

Urtekaria apirilean Fukushiman
Urtekaria apirilean Fukushiman
Fukushimatik gertu bizi direnek arrisku handiagoa dute minbizia izateko

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fukushimako zentral nuklearraren inguruan hazi egin dira minbizia kasuak, istripu nuklearraren ondorioz, Munduko Osasun Erakundeak jakinarazi duenez. Hala ere, onartu du arrisku eremutik kanpo ez dela aparteko aldaketarik izan.

Istripua 2011ko Martxoaren 11an izan zen, hondamendiak erradiaktibitate ihesa eragin zuen eta azken 2 urtetan ihes horren ondorioak neurtu ditu Munduko Osasun Erakundeak. Fukushimatik hogei kilometroko inguruan bizi ziren biztanleak, gainerako japoniarrekin eta munduko beste biztanleekin alderatu dituzte.

Ikerketaren arabera, zentralaren inguruan bizi zirenek datozen urteetan minbizia mota batzuk izateko arrisku handia dute. Hori dela eta, herritar horiei jarraipen berezia egin behar zaiela ohartarazi dute.

Zentral nuklearrean lan egin zuten horiei dagokienez, 3tik 2k minbizia izateko arriskua dute, eta heren batek minbizia garatzeko arrisku handia du.

Fukushiman bertan arrisku eremutik kanpo bizi direnek eta gainerako japoniarrek ez dute lehen baino arrisku handiagorik minbizia izateko. Hala ere, Munduko Osasun Erakundeak aitortu du urteak eta azterketa sakonagoak beharko dituztela istripuaren benetako ondorioak zeintzuk izan diren jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Minbizia Gaixotasunak argazkiak Japonia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Asia MOE gaur Euskal Herriko kutsadura gaur