Mundua -

Gibraltar

Londresko alkateak dio Espaniak Francoren garaia berpiztu duela

Horrela erantzun du Johnsonek duela bi astetatik Espainia eta Erresuma Batuak bizi duten krisi diplomatikoaz galdetu diotenean.

Gibraltar. Argazkia: eitb.com
Gibraltar. Argazkia: eitb.com
Gibraltar. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Londresko alkateak Madril eta Londresek bizi duten krisi diplomatikoa Gibraltarren Francisco Francoren garaian bizi zuten egoerarekin alderatu du, 'Daily Telegraph' egunkarian kaleratutako artikulu batean.

"Espainiar agintariek Francoren garaian mugan ezartzen zituzten kontrolak eta jazarpena berpiztea erabaki dute", adierazi du Johnsonek.

Londresko alkatearen iritziz, Gobernua, interes mediatikoa bere arazo ekonomikoetatik aldentzeko asmoz, Gibraltargo auzia erabiltzen ari da.

Horrela erantzun du Johnsonek duela bi astetatik Espainia eta Erresuma Batuak bizi duten krisi diplomatikoaz galdetu diotenean. Espainiak trafiko kontrol zorrotzak ezarri ditu Gibraltarretik irten eta sartzen diren autoei, eta horrek atzerapen luzeak eragin ditu. Gibraltarrek 70 bloke hormigoi itsasora bota ostean jarri ditu kontrol horiek Espainiak.

"Ilegala da"

"Europar Batasuneko Zuzenbideak ilegala dela dio, hori dela eta, ahalik eta arinen geratu beharko dute", adierazi du alkateak.

"Oso garrantzitsua ikusten dut Gibraltarreko herritarrek Erresuma Batukoak izaten jarraitu nahi dutela, Malvinetakoen antzera", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea