Mundua -
Isuri toxikoa
Fuskushimako isuri toxikoak erantzuna behar duela esan du EANAk
Fukushimako zentral nuklearrean izandako azken gertakizunari berehalako erantzuna eman behar zaiola esan du Yuyika Amanok, EANAko zuzendari orokorrak.
Erredakzioa
“Fukushima Daiichin izandako ur erradioaktiboaren isuriari premiazko erantzun bat eman behar zaio. Lehentasun osoa du arazo horrek” adierazi du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren (EANA) zuzendariak.
EANAk ikuskatzaile talde bat bidali zuen apirilean Fukushimara, 2011ko martxoko itsasikara eta lurrikara ondorioz istripu larria izan zuen zentral nuklearrera. Orduan, "hondakin likidoak kudeatzeko plan estrategiko baten beharra azpimarratu zuten bertaratutakoek" esan du Yuyika Amanok.
400.000 tona ur kutsatu daude lurperatuta edo zisterna berezietan Fukushiman. Horietako ur-depositu batek 300 tona ur erradioaktibo isuri ditu itsasora.