Mundua -

Krisi ekonomikoa

Greba deialdiak egin dituzte sindikatuek Grezian

ADEYk, Greziako sektore publikoko sindikatu nagusiak, greba egitera deitu ditu langileak, lan-erreserbaren kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren bukaera baino lehen, 12.500 funtzionariok eta, abenduaren 31rako, beste horrenbestek, lan-erreserbara pasako dira. Hori dela eta, kaltetuak zortzi hilabetetan langabezian egongo dira baina diru-laguntzak jasoko dituzte, soldataren ehuneko 75a, hain zuzen.

Aldi horretan, langile horiek administrazio publikoko beste lanpostu batera trasladatuak izan daitezkeen aztertu beharko du Gobernuak. Hori posible ez bada, kaleratuak izango dira.

Gauzak horrela, astelehenean hasi eta bost egunetan, hezkuntza publikoko irakasleak, unibertsitateetako administrariak eta poliziak lanuztea egitera deituak daude, halaber, gizarte segurantzako eta Estatuko enplegu erakundeko langileak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea