Mundua -

Internet

Twitter sare sozialaren blokeoa bertan behera utzi du Turkiak

Sare sozialari blokeoa kendu diote Estatuko Aldizkari Ofizialean Auzitegi Konstituzionalaren sententzia argitaratu ostean. Ixteko agindua legez kanpokotzat jo zuen epaiak asteazkenean.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiak Twitter sare sozialari blokeoa kendu dio gaur, Estatuko Aldizkari Ofizialean Auzitegi Konstituzionalaren sententzia argitaratu ostean. Ixteko agindua legez kanpokotzat jo zuen epaiak asteazkenean.

Turkiako Telekomunikazio Zuzendaritzak webguneari blokeoa kendu dio gaur. Gobernuak sare soziala ixteko agindua eman zuen martxoaren 20an. Exekutiboaren aurkako ustelkeria akusazioak Twiterren zabaldu zituzten.

Epaia ahalik eta azkarren betetzea eskatu zuen bart Abdullah Gul Turkiako presidenteak. Era berean, Youtube bideoen atariari ezarritako blokeoa kentzea eskatu zuen, Radikal egunkariak jakitera eman duenez.

Gul blokeoaren aurka azaldu da beti, baita Twitterren bidalitako mezuen bidez ere. Sare soziala nabegaziorako tresna informatiko anonimoen bidez erabiltzeko aukera izan dute erabiltzaileek.

Youtube eta beste sare sozialak ixteko agindua justifikatu zuen lehen ministroaren bulegoak larunbatean, espioitzaren bidez lortutako goi-kargudunen informazioa zabaltzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Youtube albisteak Xeko albisteak 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Turkia Ekialde Hurbileko albisteak