Mundua -

Istripua

Hego Koreako ferryaren kapitaina, heriotzak eragitearen akusaziopean

Akusazioaren arabera, ez zituen bidaiariak itsasontzitik irtenarazi, barruan 300 lagun baino gehiago utziz.

Hego Korean hondoratuta itsasontzia. Argazkia: EFE
Hego Korean hondoratuta itsasontzia. Argazkia: EFE
Hego Korean hondoratuta itsasontzia. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Koreako fiskalak Sewol ferriaren (duela hilabete inguru hondoratutako itsasontziaren) kapitaina eta tripulazioko hiru kideri hilketak eragitea akusatu diete. Akusazioaren arabera, ez zituen bidaiariak itsasontzitik irtenarazi, barruan 300 lagun baino gehiago utziz.

Lee Joon-seok, 68 urteko kapitainak, makinen buruzagiak eta bi ofizialek ez zuten bidaiariak irtenarazteko agindurik eman eta, horren ordez, barruan egoteko eskatu zieten bidaiariei beraiek erreskatatuak ziren bitartean, beti fiskalen bertsioaren arabera.

Hego Koreako ferria apirilaren 16an hondoratu zen eta 304 hildako eta desagertu utzi zituen, gehienak 16 eta 17 urteko ikasleak.

Hiru akusatuak heriotzak eragiteagatik kondenatzen badituzte, bost urteko kartzela zigorra eta biziarteko-zigorra bitartean jaso dezakete, Asiako herrialdeko Kode Penalaren arabera.

Fiskalen arabera, itsasontziko langileetako 11 kideri "axolagabekeriaz jokatuta, heriotza eragitea" egotzi diete eta itsasoko istripuetako erreskate legeak urratzea, itsasontzia utzi eta bidaiarien segurtasuna albo batera utzita.

Kapitaina zein bizirik irten diren tripulazioko 14 kide Gwangjun epaituko dituzte, Seuletik 330 kilometrora.

Atxilotu ostean, kapitainak hondoratzean hartu zuen erabakia justifikatu zuen: eguraldi txarra zegoen eta beldurra omen zuen bidaiariak erori eta itsasora erortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hego Korea