Mundua -

Leherketa bikoitza Kenyan

Eraso terrorista batek 10 pertsona hil eta 76 zauritu ditu Nairobin

Bi eztandak bata bestearen atzetik gertatu dira Gikombako merkatuan. Al Shabab milizia erradikal islamiarrak egindako atentatua izan daiteke.

Erasoa Nairobin (Kenya). Argazkia: EFE
Erasoa Nairobin (Kenya). Argazkia: EFE
10 hildako eta 70 zauritu Nairobin izandako bi leherketatan

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 10 pertsona hil dira gaur eta beste 76 zauritu dira Nairobiko (Kenya) auzo somaliarreko merkatu batean. Eraso terrorista izan dela ematen du. Bi leherketa izan dira.

Bi eztandak bata bestearen atzetik gertatu dira Gikombako merkatuan, hiriko handienetarikoa da. Azoka Eastleigh barruti somaliarrean dago, hiriburuko gune finantziero eta administratiboan.

Kenyako Gobernuak jakitera eman duenez, aurreneko eztandak 'matatu' (garraio publiko gisa herritar gehienek erabiltzen dituzten furgonetak) bati eragin dio.

Bigarren leherketa metro gutxira gertatu da, baina ez dute eztanden jatorria ofizialki baieztatu. Bertako komunikabideen arabera, indar txikiko bi lehergailu izan dira.

Atentatua Nairobi Kenia efe

Atentatua Nairobi Kenia efe

Argazkia: EFE

Al Shabab

76 zaurituak hiriko bi ospitaletara eraman dituzte. Gurutze Gorriak odola biltzeko kanpaina antolatu du zauritu guztiak artatu hala izateko.

Poliziak susmagarri bat atxilotu du, baina ikerketaren xehetasun gehiagorik ez dute eman. Al Shabab Somaliako milizia erradikal islamiarreko kideek egindako eraso bat izan daitekeela uste dute Kenyako buruzagiek.

Atentatua Nairobi Kenia efe

Atentatua Nairobi Kenia efe

Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea