Mundua -

Sare sozialak

Israeleko bonbardaketetan egindako 'selfiek' polemika piztu dute

Israelen ikasten dauden gazteek hasitako joera da, #RocketSelfie traola erabilita, eta haserrea eragin du sare sozialetan.

'Hamasek ez du nik eguzkia hartzea saihestuko', idatzi du gazte batek. Argazkia: @RonenFeiner.
'Hamasek ez du nik eguzkia hartzea saihestuko', idatzi du gazte batek. Argazkia: @RonenFeiner.
'Hamasek ez du nik eguzkia hartzea saihestuko', idatzi du gazte batek. Argazkia: @RonenFeiner.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare sozialen inguruan sortutako azken polemika da. Israelek Gaza bonbardatzen duen eta hildakoen kopuruak gora egiten duen bitartean, Israelen bizi diren zenbait gaztek bonbardaketak selfiak egiteko aprobetxatzen dituzte; hau da, sakelako telefonoekin euren buruei argazkiak ateratzen hasten dira, Palestinarren koheteen jaurtiketaz ohartarazten duten alarmek jotzen dutenean.

Gehienak Israelen ikasten ari diren atzerritarrak dira, eta Israelen eta Palestinarren arteko gatazkak bertan harrapatu ditu. Baina argazkiak sare sozialetara igotzean egiten dituzten komentario barregarriek eta arinek haserrea sortu dute gainontzeko erabiltzaileen artean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Sare sozialak berriak Gazako albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbila Hamas