Mundua -

Su-eten

Indarrean sartu da bost orduko su-eten humanitarioa Gazan

14:00ak arte eten dituzte erasoak Israelek eta Hamasek, Gazan laguntza humanitarioa sartzen uzteko.

Gaza. Argazkia: EFE
Gaza. Argazkia: EFE
Israelek Gazako lau ume hil ditu hondartza batean

1:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Gobernuak Gazaren kontrako bonbardaketak etengo ditu ostegun honetan bost orduz, bertako herritarrek giza laguntza jaso ahal izateko, Defentsako indarrek azaldu dutenez. Hamasek ere onartu egin du tregoa.

Roberto Serry Nazio Batuek Ekialde Hurbilerako duten koordinatzaile bereziak egin dio eskaera Israelgo Gobernuari eta horrek onartu egin du su-eten proposamena.

Su-etena 09:00etatik 14:00etara (Euskadiko ordua) egongo da indarrean. "Denbora horretan ez dugu tirorik egingo zibilek behar dituzten ondasunak eskuratu ditzaten", azaldu dute iturri israeldarrek.

Lau haur palestinar hil dituzte Gazan, Israelen bonbardaketa batean

Israeldarrek lau haur palestinar hil eta beste dozenaka batzuk zauritu dituzte asteazken honetan Gazaren kontra egindako aire eraso batean, Ashraf Al Qedra Osasun Ministerioko bozeramaileak jakinarazi duenez.

Duela bederatzi egun Israelek erasoaldia abiarazi zuenetik, gutxienez 208 palestinar hil dira eta 1.500 pertsonatik gora zauritu dira, Gazako Osasun iturriek jakinarazi dutenez.

Su-etena indarrean sartu aurreko erasoak

Mikel Ayestar EiTBk Ekialde Hurbilean duen berriemaile bereziak azaldu duenez, su-etena indarrean sartu baino minutu batzuk lehenago ere izan da Israel erasoan.

Horietako batean, hainbat kazetari zauritu ditu Armadak, Al Watan irradiaren egoísta bonbardatuta.

Luay Abu Muamar kazetariaren hitzetan, erredakzioak "kalteak" ditu, eta materiala "suntsituta dago". "Emisioak etenda geratu dira", deitoratu du.

Nazioarteko erakundeek hainbatetan egotzi diote Israeli kazetarien aurka nahita egin izana.

227 hildako 10 egunean

Gutxienez 227 dira jada Israelek duela hamar egun Gazan abiatutako erasoaldian hil diren palestinarrak (gehienak zibilak, gutxienez 44 ume tartean), eta 1.500 baino gehiago zauritu dira, Palestinako Osasun Ministerioaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gazako argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel albisteak Palestina gaur Giza eskubideak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas albisteak